Militantzia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-03-18 12:55

Originala jakin.eus-en argitaratua. Topaguneak urtarrilean antolatu dituen XIII. Topaldian ere autoeratzea aztertu dute (ahalduntzea eta performatibitatearekin batera, euskaltzaleen aktibazioaren aterkipean). Autoeratzea gai hartuta, hiru berbaldi izan ziren: Imanol Larrañagak ‘Autoeraketa: Euskaltzaleen Elkarteen Mugimenduaren sorreratik hainbat irakaspen’, Mikeldi Zeberiok ‘Autoeraketa XXI. mendean. Hondarribiko Blagan euskara elkartearen sorrera prozesua’ eta Joxemi Zumalabe Fundazioak ‘Parte hartzea XXI. mendean. Aktibismoa: militantzia vs boluntari...


Itxaron genuen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-03-12 14:33

Originala jakin.eus-en argitaratua. Iraganari buruz pentsatzen ari ginen, etorkizuna irudikatzen. Triste jarri ginen, beldurtu ginen, amorratu ginen, mina borborka genuen. Protesta egin genuen, kalera atera ginen. Aldarrikatu genuen, eskatu genuen. Itxaron genuen. Eta ezer ez. Ondoren etorri ziren galderak, jendea, haserrea, amets bat, ideia bat, beste amets bat, haserrea borborka, ideia gehiago, esperantza apur bat. Goazen!! Eta joan ginen. Itxaroteari utzi eta bakarrik abiatu ginen, inori baimena eskatu barik. Eta errealitate gara, txikia baina sendoa, larria baina esperantzaz be...


Originala jakin.eus-en argitaratua. Galdera-tranpa bat da hori, ezer izatekotan. Gehienok erantzungo genuke hizkuntza politika ausarta eta komunitate indartsua. Biak. Biak direlako beharrezko eta ezinbesteko. Biak zaizkigulako orain eta hemen gutxi. Biak behar(ko) ditugulako gure zuhaitzaren barne-izerdia elikatzeko. Biak. Baina horrelako egoera idealik izango bagenu, ziur naiz horren tankerako galderarik ez genukeela egingo, inola ere ez. Beraz, galderaren muinera bueltatuta: zein izan beharko litzateke lehentasun ikuspuntu soziolinguistiko huts batetik (horrelakorik balego, jakina)? Edo...


Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Mapa berriak tolestuta ei datoz oraingo garai nahasi hauetan. Eta, beraz, ematen du gaitzagoa dela etorkizuneko purrustak margotzea. Hala ere, ziurtasun txiki batzuk baditut pilatuta nire buruko ganbara pitzatuan. Ahaztu barik zalantzak ziurtasunak baino itzel handiagoak direla. Horregatik, galderekin hasiko naiz etorkizuneko sintesi hori harean egin nahian. Zergatik lortu zuen arrakasta Negu Gorriak taldeak? Zergatik dute arrakasta Anarik, edo Berri Txarrak bezalako taldeek? Euskaraz kantatzeagatik bakarrik ez dut uste. Zergatik izan zuen arrakasta ...


Elefantea(k)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-16 11:21

Originala jakin.eus-en argitaratua. Jakinen aurreko zenbakian esaten nuen sarri gogoratzen garela etorkizunaz. Eta hala da. Horren seinale Patxi Saez Belokik www.erabili.eus agerkarian argitaratu duen artikulua: ‘Euskararen elefantea ikusi’. Patxik hurrengo 30 urteetako euskalgintzaren zikloa zeharkatu behar duen estrategia marraztu eta zirriborratu gura izan du. Izan ere, Joshua Fishman soziolinguistaren berba batzuetatik abiatu du bere analisia: «Problema txikiez ardura zaitezke, problema nagusia ikusi gabe. Hori izango litzateke zoologikora joan eta bakarrik z...


Jaso eta eman

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-10 09:18

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Beltzean mintzo izeneko dokumentala ikusteko aukera izan dut Arrasaten. Dokumental horretan, Ameriketako 14 pertsonek haien hizkuntza komunitateari buruz egiten dute berba: kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia komunitateei buruz. Baina, euren egoeraz berba egiteaz aparte, zelan ikusten gaituzten eta euskararen herriari buruzko haien gogoetak oparitu dizkigute. Beste behin, argi utzi dute behatzaileak behatzen duen errealitatean ere eragiten duela. Benetako energia darie hizkuntza indigena horietako kideei. Eta benetako ene...


Originala jakin.eus-en argitaratu da. Grezia denon ahotan ibili da azken urteotan. Astintze sozial handiak izan dira han eta ematen du geroan ere izango direla. Ni ere hara begira ibili naiz sarritan; hori bai, betaurreko soziolinguistikoak kenduta hasiera batean. Izan ere, bestelako kezkek ere biziarazten naute. Eta hango anarkisten diskurtsoak eta praktikak arretaz behatu ditut behin baino gehiagotan. Eta, gura barik, betaurreko soziolinguistikoak lanean hasten dira. Anarkista horien leloetako batek, gainera, kolpatu nau behin eta berriro Fernando Ramalloren ‘Neofalantismo’ iz...


Outing

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-08 10:29

Lehen aldiz jakin.eus-en argitaratua. Euskahaldun leloa erabili du Korrikak, ingelesezko empowerment kontzeptua nolabait gurera ekarrita. Euskaraz, aldiz, lau aditz erabili izan dira empowerment kontzeptua azaltzeko: konturatu, jabetu, ahaldundu eta boteretu. Nire ustez, gradualak dira lau horiek. Lehendabizi konturatu egin behar gara zerbait ondo ez dabilela. Ondoren, jabetu behar gara egoera hori menpeko egoera dela. Hori egin ostean, ahaldundu egin behar dugu geure burua. Eta, azkenik, prozesu indibidual askotxo batzen direnean, boteretze kolektibora heldu ahal izatek...


Ekina

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-06 10:01

Originala jakin.eus-en argitaratua.  Batzuek euskara (euskaldunok!) gaur egun arte historian iraun izana berba horrekin azaltzen dute. Ez dakit hala den, datuak falta zaizkit horretarako (baina litekeena da horrek ere zerikusia izatea). Baina argi daukat azken urteotako garapena, hein handi batean, berba horrekin definitu daitekeela. Eta berba hori ekina da, behintzat Txorierri aldean duen esangurari lotzen bagatzaizkio. Ekina izateak hauxe esan gura du: tematia izatea, jarraitzea, ez etsitzea, behin eta berriz egin eta saiatzea. Baina, kontuz, adjektiboa da, pertsonak (eta animaliak) ...


Jakin.eus-en lehendabiziko aldiz argitaratua. Bilboko Uribarri auzoan orain dela gutxi ibili dira hango taberna, denda, gune eta abarrak mapa batera ekartzen, mapatzen, alegia. Guk ere aspalditik erabiltzen ditugu betaurreko soziolinguistikoak geografiari begiratzeko. Aspalditik ikusten ditugu mapak hizkuntza gaitasun edota erabilera adierazten duten koloreekin. Aspalditik. Orain dela gutxi, Nafarroako mapa soziolinguistikoa aurkeztu dute. Uemak ere udalerri euskaldunen gaineko azterketa sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa kaleratu du. Eta han eta hemen ziur naiz bestelako datu makrokuant...


Originala jakin.eus-en. Hizkuntza hiztunok egunero aldatu, sortu, katramilatu, traskildu, manipulatu, limurtu, zimurtu, eraldatu, murtxikatu, zukutu, marruskatu, estutu, zabaldu eta biziarazi egiten dugu. Hizkuntza metafora saldo bat baino ez da, mendetatik datozenak batzuk eta gaur egun sortutakoak beste batzuk. Hiztunok mendez mende erabili, modan jarri, deserabili, asmatu, batu eta artefakturik ederrena eta miresgarriena sortzen ari gara: hizkuntza. Lagun hizkuntzalari batek behin esan zidan moduan, hizkuntzalaritza zientzia puruz mozorrotu arren, soziala da edo ez da. Hiztunon bu...


Originala jakin.eus-en. Ildo horretan, hiztuna jarri behar dugu orain arte baino erdigunerago. Begirada berri batekin jantzi behar dugu hiztuna, gugandik hasita. Imanol Minerren berbetan, «hiztuna osatu, askatu, autodeterminatu, ahaldundu, jabetu eta boteretu behar dugu». Eta, horretarako, berak emakume, lesbiana eta gay mugimendukoei kasu egiteko gomendioa ematen digu. Haiengandik ikasi dugu pribatua politikoa dela. Beste berba batzuetan esanda, pribatuan egiten ditugun hizkuntza hautuak politikoak direla. Kontsumo bidezkoak, ezezagunen aurrean, seme-alabekin, bikotekide...


Hirugarren ontzia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-02-27 13:29

Originala jakin.eus-en. Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx oso idazle aipatua dugu gure literatura soziolinguistikoan. Batez ere, bere Un futuro para nuestro pasado liburua. Urte askotxo pasa dira liburua argitaratu zenetik, eta egileak berak inoiz aitortu du liburuaren pasarte asko gaurkotu eta moldatu beharko liratekeela. Hizkuntzen ikaskuntzari buruzko pasarteek, ordea, balio dute haren iritziz. Hiru ontzien eredu famatuaren bidez azaltzen du Txepetxek hizkuntzen ikaskuntza. Ezagutza, erabilera eta motibazioaren ontziak eta euren arteko fluxu eta jarioak. Naturala eta kulturala. Ont...


Eta nik zer dakit. Idaztea atsegin badut blog bat sortzeko esan dit Josuk. Eta nik zer nekien, inoiz ez dut holakorik probatu. Noiz edo noiz Pello Zabalaren artikulutxoak irakurri ditut Berriako blogetan... Baina nik zer nekien, hemen, txokotxo hau muntatzea lortuko nuela.Baina oso erraza iruditu zait; teknologia berrien aurrerapena gaur egun itzela dela ikusi dut gaur, hiru minutu eta lortu dut Internet delako honetan nire etxetxoa. Batek jakin zer idatziko dudan; agian lagunarteko pasarteak, agian lehiotik ikusten dudan txoriaren txorrotxioa, agian... Batek jakin!


Gazte Topagunea

No profile photo Gazte Topagunea | 2006-03-27 12:40

                                       Gazte Topagunea         Aurtengo urtean independentzia irekitzeko bidea Euskal Herriko muinean, zentroan, erdigunean izanen da; Gazte Topagunea Etxarri-Aranatzen ospatuko da. Denok behar zaituztegu hainbeste aldiz desiratu dugun askatauna lortzeko, beraz, Beriain mendiaren magala gazte olatu batek estal dezla!!!


Azken iruzkinak