Kategoria: jaizkibel
Goizeko bederatzietan Jaizkibelera bidean hasi du AHTren kontrako martxak bere bigarren eguna. Hondarribitik hasi eta Lezoraino, Jaizkibelgo ur ustiapena, LZP (gazteleraz, Plan Territorial Parcial), Gaintxurizketako plataforma logistikoa eta nola ez, Jaizkibelgo superportuaren planen inguruan mintzatu dira. Jaizkibelgo ur ustipenari dagokionez, mendian egiten duen euri kopurua baino ur gehiago ustiatzeko baimena dago, dagoeneko Bidasoan eraikitako presa hugariak sustatu beharrean. Gaintxurizketan,180 hektareatarako plataforma logistiko erraldoia eta beste azpiegitura txikitzaileen pro...
Igande honetan aurtengo denboraldiari ekingo dio Mintzakide Mendi Taldeak, Gipuzkoako Jaizkibel mendian (575m.) Argazkia: Xavier Fargas Goizeko 8:15-etan da hitzordua, betiko moduan, Iruñeko Zezentegian (Corralillos, Arrotxapean). 8:30-etan aterako gara puntu-puntuan. Hiru orduko txangoa izango da Dorre Karlisten ibilbidetik, beraz ez genuke Iruñeara 17:00-ak baino beranduago heldu behar. Anima zaitezte, bertatik gozatu daitezkeen ikuspegiak ikusgarriak direlako: Donostialdea, Pasaia, Errenteria, Txingudiko badia eta itsasoa, bere zabalera guztian, mirestu daitezke han goitik....