Kronika: AHT mendi martxako bigarren egunaren kronika eta argazkiak

P1012221Goizeko bederatzietan Jaizkibelera bidean hasi du AHTren kontrako martxak bere bigarren eguna. Hondarribitik hasi eta Lezoraino, Jaizkibelgo ur ustiapena, LZP (gazteleraz, Plan Territorial Parcial), Gaintxurizketako plataforma logistikoa eta nola ez, Jaizkibelgo superportuaren planen inguruan mintzatu dira. Jaizkibelgo ur ustipenari dagokionez, mendian egiten duen euri kopurua baino ur gehiago ustiatzeko baimena dago, dagoeneko Bidasoan eraikitako presa hugariak sustatu beharrean.  Gaintxurizketan,180 hektareatarako plataforma logistiko erraldoia eta beste azpiegitura txikitzaileen proiektuen aurrean, bertako lur emankorrak aprobetxatuz, Apaiziartza moduko baserri agroekologikoak abian jarri dituzte. Irundarrek Olaberria auzoan planteatutako LZPa geldiaraztea lortu zuten sinadura bilketa azkar eta masibo baten bidez. Pasaiako portua indartzeak, lan postuak ekartzeaz gain, superporturik behar ez dela erakusten du. Lezora iristean, Txalaparta soinuez jaso dituzte “Lurra maite dugulako” lelopean doan martxa.

P1012217

P1012214


Utzi iruzkina: