Urriaren 5-ean, Jaizkibelera!

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2008-09-29 21:27

Igande honetan aurtengo denboraldiari ekingo dio Mintzakide Mendi Taldeak, Gipuzkoako Jaizkibel mendian (575m.)

Argazkia: Xavier Fargas

Goizeko 8:15-etan da hitzordua, betiko moduan, Iruñeko Zezentegian (Corralillos, Arrotxapean).  8:30-etan aterako gara puntu-puntuan.  Hiru orduko txangoa izango da Dorre Karlisten ibilbidetik, beraz ez genuke Iruñeara 17:00-ak baino beranduago heldu behar.

Anima zaitezte, bertatik gozatu daitezkeen ikuspegiak ikusgarriak direlako: Donostialdea, Pasaia, Errenteria, Txingudiko badia eta itsasoa, bere zabalera guztian, mirestu daitezke han goitik.

Pasai Donibaneko termikatik hasi eta Guadalupeko gotorleku eta santutegira ailegatu gaitezke Jaizkibel mendiaren bizkarretik zehar ibiliz.  Bidean Iskulin izeneko dolmena ere aurkituko dugu.

Ez da ibilbide zaila, beraz, anima zaitezte!

Argazkia: Iñaki Arrieta Baro

 


Utzi iruzkina: