Ismoak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2010-09-22 20:49

Aste honetan berriz tupust egin dut ismoekin; tercermundismoarekin, hain zuzen. Ezkerreko mugimendu batzuen joerari erreferentzia egiten dio hitzak, eta arrunt erabili izan da auzo-erdaretan, bederen. Hirugarrenmundutarrismo proposatu nion zuzentzaileari, eta hark onetsi. Jabetuta nago konstruktuaren bitxiaz, baina zer egin zitekeen bestela? Sozialismoa eta komunismoa osorik hartuak ditugu, nahiz idazle xuri batzuek baltzakeria eta gizartekeria ere aldeztu zituzten. Arte-abangoardietako ismo guztiak osorik hartuak ditugu maileguan: futurismo, dadaismo, puntillismo... Inor ez da ausartu et...