Kategoria: irakurle_txokoa
Aurtengo bigarren Irakurle txokoaren solasaldia ukan dugu gaurkoan eta oraingo honetan Fertxu Izquierdo, Txantreako idazlearen Mendeko borroka izenburua duen liburuarekin egokitu zaigu.Bere bigarren argitalpen haundia, (liburu formatoan esan nahi da) dugu hau eta "berunezko garaian" kokatuta dago, joan den mendeko 70 hamarraldian. Gori gorian zegoen giroa Erroma zerutiar eternale hartan; alde batetik Avanguardia Nazionaleko fazistak eta estatu kolpe ideia senpiternoak eta beste aldetik Lotta Operaia partisano berrien erresistenteak eta askatasunaren egarridunak. Aldi berean pelikula berez...
Pasadan azaroaren 10ean, euria barra barra bazen ere, Bidarteko gelatxo batean bildu ziren irakurlearen txokoan 10 bat lagun, eta Irati Jimenezekin batera "nora ez dakizun hori" liburuaren gaineko berbaldi atsegina izan zuten.
Sentitzen dugu baina Asun Garikanok ezin izango du gurekin bildu, eta urriaren 6ko irakurlearen txokoa bertan behera geratu da. Horren ordez, AZAROAREN 10ean Irati Jimenez idazlearen "nora ez dakizun hori" liburua izango dugu.
Berbaizu Euskara Elkarteko IRAKURLEAREN TXOKOAK atzo izan zuen hitzordua Bidarte auzo etxean Mikel Peruarena idazlearekin.Ez obeditu inori liburuaz mintzagai egon ziren 20 bat lagun, ze ondo!Ikusgai HAMAIKA TBak egindako erreportajea
Oraingoan itzulpen batekin datorkigu Deustuko Irakurlearen Txokoa: Doris Lessing-en Belarra kantari. Lessingek Nobel saria lortu zuen 2007an eta Hegoafrikako landa giroan kokatzen den nobela hau bere lehenengotariko lana izan zen. Koro Navarro itzultzaileak ere ibilbide luzea egin du munduko hainbat literatura lan euskaratzen. Bere eskutik ezagutuko ditugu liburuaren eta idazlearen gaineko zenbait xehetasun. Hitzordua irailaren 30ean da, iluntzeko 20etan, Bidarte udaltegian.
LITERATURAJuanjo Arrizabalaga Irakurlearen TxokotikHarrituta utzi gaitu Katixa Agirre idazleak bere “Habitat” liburuarekin. 27 urteko gasteiztarrak badirudi bizitzako eta bikote harremanen zertzelada guztiak probatu edo, hori ez bada, ezagutu, barne-barnetik ezagutzen dituela. Sei ipuinetan, gero eta luzeagoak ateratzen omen zaizkio, ondo baino hobeto islatu ditu gaur eguneko bizimoduak, harremanak eta elkarbizitzak dituen arazoak, larritasunak eta ezinegonak.Guztietan, gainera, gelditu zaigu ipuinak aurrera egin ezaren gazi-gozoa. Jarraipena, ordea, norberaren baitan utzi digula zioen. Kat...