Kategoria: irakaslea
Hezkuntza hankaz gora dago. Gaur lanean frogatu ahal izan dut. Hezitzailea naiz, baina ez ikastetxe batean. Kontsumo-hezkuntzan dihardut, formakuntza-teknikari gisa hain zuzen ere. Gure lanean hainbat gai jorratzen ditugu tailer batzuen bitartez. Tailer batek ordu eta erdiko iraupena izaten du gehienez eta, zenbait jarduera anitz bitartez, kontsumoari buruzko gogoeta egin dezatelako asmoz pentsarazi eta elkarlanean lan eragiten diegu gurera datozenei. Kontsumo eskolara etortzen den publikoa anitza da : 15 urtetik gorako edozein pertsona etor liteke formakuntza jasotzera. Beraz, nerabe...