Kategoria: ilunabarra
Erenegun argazki batzuk atera joan nintzen Endoiako gurutzera. Endoia,Zestoa eta Debaren auzo bat da. Bertara Zestoatik Itziarrera doan bidetik iristen da. Oraingoan naiz eta itsasoari ez diodan argazkirik atera, esan behar dut bertatik itsasoaren bista zoragarriak ikus daitezkeela. Bertatik Zumaiatik Debararteko itsasbazterra ikus daiteke, baita Izarraitz mendia ere. Hemen jartzen dizuet atera nituen argazki batzuk. Argazki hau eguzkia gorde zenean atera nuen, mendia silueta moduan utzita zeruaren kolorea gustatu zitzaidan. Gero ordenagailu aurrean nagoela, ohartu naiz eskubiko hodei hor...
Kaskoak eskuratu eta poema zati bat grabatu dut, kalitatea ze da onena, baina ezin gehiago eskatu! boomp3.com Maeztuko IlunabarraGaur,azken eguzki izpiekinsoberan sentitu dut gainontzekoa.Soberan arnasasoberan gorputzasoberan bihotzasoberan hilkutxa.Esku ahurrekinbildu dut uneabegiekin hodeienertzak laztandu ditutzeruaren ganga polikromatuanbildu naiz zeharo goxo.Une hartan bizirik sentitu naiz,ihintzak gari berdeaorrazita zueneta baselizakobide estuan barrenairristatu naizmaldan behera.Euriak eta elurraksortutako aintzirariso geratu naizdenbora luzez.Malkoek uretanbegiratzen zirenegunaren ...