Endoiako gurutzea

zoroakklubmix 1456154056545 ZoroakKlubMix.org | 2008-09-26 12:57
1

Erenegun argazki batzuk atera joan nintzen Endoiako gurutzera.

Endoia,Zestoa eta Debaren auzo bat da. Bertara Zestoatik Itziarrera doan bidetik iristen da. Oraingoan naiz eta itsasoari ez diodan argazkirik atera, esan behar dut bertatik itsasoaren bista zoragarriak ikus daitezkeela. Bertatik Zumaiatik Debararteko itsasbazterra ikus daiteke, baita Izarraitz mendia ere.

Hemen jartzen dizuet atera nituen argazki batzuk.

Silueta 1

Argazki hau eguzkia gorde zenean atera nuen, mendia silueta moduan utzita zeruaren kolorea gustatu zitzaidan. Gero ordenagailu aurrean nagoela, ohartu naiz eskubiko hodei hori agian hobeto zegoela moztu gabe.

Eguzkiaren sarrera

Argazki hau aurrekoaren antzekoa da, baina oraingoan eguzkia sartzear zegoela atera nuen.

Zutoina

Zutoin hau, zuhaitz batentzat jarrita egongo zela huste dut, baina bistan dago zuhaitzik ez dagoela.

Zutoina eta zuhaitza

Argazki honetan zuhaitza eta zutoinaren artean eguzkia jarri nahi nuen baina huste dut agian lehen planoa oso ilun geratzen dela, behar bada flasharekin argitu beharko nukeen.

Etxea

Etxe hau, gurutzearen azpian dagoena da. Barruan gorago doazen mendizaleek euren mezuak hutzi ditzaten. Kasu honetan zerua pittin bat sobrexponitu zitzaidan, hori ez gertzeko dentsitate neutroko filtroa erabili nezakeen, baina ez nuenez.... Gero etxean Photoshopekin zeruaren exposisioa jeitzi ut.

Ba horiek dira guztiak.

Agur

2008-09-27 12:29 #1


Utzi iruzkina: