Kategoria: endoia
Erenegun argazki batzuk atera joan nintzen Endoiako gurutzera. Endoia,Zestoa eta Debaren auzo bat da. Bertara Zestoatik Itziarrera doan bidetik iristen da. Oraingoan naiz eta itsasoari ez diodan argazkirik atera, esan behar dut bertatik itsasoaren bista zoragarriak ikus daitezkeela. Bertatik Zumaiatik Debararteko itsasbazterra ikus daiteke, baita Izarraitz mendia ere. Hemen jartzen dizuet atera nituen argazki batzuk. Argazki hau eguzkia gorde zenean atera nuen, mendia silueta moduan utzita zeruaren kolorea gustatu zitzaidan. Gero ordenagailu aurrean nagoela, ohartu naiz eskubiko hodei hor...