Maeztuko Ilunabarra
Kaskoak eskuratu eta poema zati bat grabatu dut, kalitatea ze da onena, baina ezin gehiago eskatu!
boomp3.com
Maeztuko Ilunabarra
Gaur,
azken eguzki izpiekin
soberan sentitu dut
gainontzekoa.
Soberan arnasa
soberan gorputza
soberan bihotza
soberan hilkutxa.
Esku ahurrekin
bildu dut unea
begiekin hodeien
ertzak laztandu ditut
zeruaren ganga polikromatuan
bildu naiz zeharo goxo.
Une hartan
bizirik sentitu naiz,
ihintzak gari berdea
orrazita zuen
eta baselizako
bide estuan barrena
irristatu naiz
maldan behera.
Euriak eta elurrak
sortutako aintzirari
so geratu naiz
denbora luzez.
Malkoek uretan
begiratzen ziren
egunaren amaieran
sorginen ordu magikoan.
Eguzki epela
San Kristobal atzetik
labaintzen zen motel,
agian bera ere
aintzinako ispiluan
paisaiari so eginez.
Aintziraren odola
more bilakatu denean
ahate eta hegazki
urzale basatiak
entzun zitezkeen
martxoaren aio esanez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: