Kaixo family, Gabonetako postrerik ez duzuela? Zuen janaldiak kolorez bete nahi dituzuela? - Surtidos de navidad SAN RAMÓN, merkatura atera den azken kutixia! Zure etxean izan nahi badituzu, eskatu bildurrik gabe Mariari, ez zara damutuko. Gainera ekintza on batetan lagunduko duzu, Mariaren ikasbidaia posible egiten. Jeje. Hemen uzten dizkizuet produktuen argazki batzuk eta saltzailearena, produktua eskaintzen. P.D: Erosten diren kaxak beterik eta plastikoa kendu gabe datoz e!


        Ikasbiaiarako dirua lortzeko asmotan, beste egitasmo bat gehiago burutu dugu Elgoibar Ikastolako batxillergoko ikasleok. Hemendik aurrera, metxeroak eta boligrafoak salgi izango dituzue. Erostera animatuko zaretela espero dugu!!                            


     Pasa den ostiralean, martxoak 7 egin zuten LH-ko ikasleek urteko jaialdia Ikastolako frontoian. Antzerki eta dantza artean, batxillergoko ikasleok ere antolatu genituan gure ekintzak. Batetik, urdaiazpiko bikain baten zozketa burutu genuen. HAsiera batean jendea rifak erostera gehiegi animatzen ez bazen ere, azkenean, eta mikrofonotik egindako publizitateari esker boleto mordoxka saltzea lortu genuen. Irabazlea Itziar Beristain elgoibartarra izan zen, zorionak beraz berari!                &nb...



   Ostegunean, DBHko ikasleen jaialdia aprobetxatuz, urdaiazpiko eder bat zozketatu genuen Herriko Antzokian. Jende gutxik erosi zizkigun boletoak, batez ere irakasleek, eta azkenean irakasle batena alde jokatu zuen zorteak.    Batzuek tongo susmoak izan bazituzten ere, Lurdes Arrietaren etxean dago orain urdaiazpikoa. On egin dagizula!


      Sekulako odisea bihurtu zen ostegunean, ETBko Mihiluze saiora publiko moduan joateko egin behar genuen bidea. Bi ordu pasa genituen Elgoibartik Miramonera iristeko. Batzuk bazkaldu gabe, beste zenbait presaka otarteko bat janda... Azkenean Altzan, kale erdian eserita bazkaldu genuen. Ordu erdi baino gehiagoko atzerapenarekin heldu ginen azkenean platora.     Behin ETBren eraikinean sartuta, onartu behar dugu jarrera ezinhobea izan zutela gurekin. Gero, beste ordu eta erdi inguru publikoan jezarrita. Telebistak sortzen duen tentsio puntu ho...


    Piztu telebista. Piztu telebista 19:45 aldean. Eta bertan aurkituko gaituzu. Bai, jarri ezazu ETB1. Begiratu ongi, begiratu publikora. Ez al gaituzu ikusten? Ba hortxe gaude. Horrelakoa da bizitza, Andoni Aizpururen programa berrira goaz publiko bezala. Beraz, badakizu, barre batzuk bota nahi izanez gero ...     Zertara bultzatzen gaituen diruaren beharrak ...jejeje               


    GAbonetako otarre zoragarri bat zozketatuko dugu, eta errifak salgai daude dagoeneko. Interesatuak jar zaitezte mesedez gurekin kontaktuan. Errifa bakoitzaren prezioa euro bat izango da. Zozketa abenduaren 29an egingo da, Elgoibarko Gabon zahar feria egunean. Ikastolako txoznan aterako dugu zenbaki saritua, eta gero, blog honetan publikatuko dugu. kontakturako: eibatxi@yahoo.com


    Kaixo! Jakizue jada hasi garela gabonetarako bonboiak eta polboroiak saltzen. Kaxa bakoitza, bai polboroien eta bai bonboien kasuan, 15 eurotan salduko da. Horrez gain, kaxa bakoitzarekin izugarrizko otarre baten zozketan parte hartzeko bina boleto oparituko dira.     Norbait interesatua balego, eskertuko genuke gurekin harremanetan jartzea, mezu bat idatziz( eibatxi@yahoo.com ), blogean komentario bat idatziz edo zuen e-maila emanez. Bestalde, produktuak etxera eramatea nahi izanez gero, 2 euroko gehigarria ordaindu beharko da. Eta, noski, ez dugu Elgoiba...


BLOGA MARTXAN

elgoibarikasleak 1456132134367 IKASBIDAIA 09 | 2007-10-19 15:37

    Kaixo ! Gu Elgoibar ikastolako batxillergoko lehen maila ikasten ari garen 17 ikasle gara. Ikasbidaia finantziatu nahian hainbat ekintza antolatuko ditugu hurrengo bi urteotan zehar, eta egokia iruditu zaigu ekintza horien berri blog batean ematea.     Hemen jasoko duzu gure ekintzei buruzko informazio: zozketetan saritutako zenbakiak, eskaerak egiteko aukera, ekintzen programazioa, argazkiak ...     Horretarako blog honen ateak guztiei zabalduta daude, eta eskertuko genuke baita ere zuek zenbait ekintza proposatzea, dirua ateratzeko posible ...