Itziar Beristainentzat jaialdian zozketatutako urdaiazpikoa

elgoibarikasleak 1456132134367 IKASBIDAIA 09 | 2008-03-10 19:22
1

     Pasa den ostiralean, martxoak 7 egin zuten LH-ko ikasleek urteko jaialdia Ikastolako frontoian. Antzerki eta dantza artean, batxillergoko ikasleok ere antolatu genituan gure ekintzak. Batetik, urdaiazpiko bikain baten zozketa burutu genuen. HAsiera batean jendea rifak erostera gehiegi animatzen ez bazen ere, azkenean, eta mikrofonotik egindako publizitateari esker boleto mordoxka saltzea lortu genuen. Irabazlea Itziar Beristain elgoibartarra izan zen, zorionak beraz berari!               

              

     Bestalde frontoiko taberna ere zabaldu genuen asteburuan izandako ekintzetara hurbildutako jende andana aprobetxatu nahian. Ostiralean lehen aipatu jaialdian eta larunbatean Pilota Egunean jende dexente hurbildu zen tabernara, gure pintxo eta edariak hartzera. Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen honenbestez.

 

               

 

txopenahuer

txopenahuer 2008-03-11 12:39 #1

<P>Zorionak batetik Itziar Beristaini urdaiazpikoagatik, baina baita ,bestetik, batxiko ikasleei ere, LHko jaialdian eta Pilota Egunean horren fin lanean aritzeagatik!</P>
<P>Horrela bai!</P>
<P>&nbsp;</P>


Utzi iruzkina: