Gabonetako otarra

elgoibarikasleak 1456132134367 IKASBIDAIA 09 | 2008-12-23 13:28

Gabonetako otarre zoragarri bat zozketatuko dugu, eta errifak salgai daude dagoeneko. Interesatuak jar zaitezte mesedez gurekin kontaktuan. Errifa bakoitzaren prezioa euro bat izango da. Otarraren barnean , besteak beste honakoak daude: Urdaiazpikoa Idiazabalgo Gazta Idarragako kafea Selekzioko olioa Foie Bermeoko atuna Ibarrako piperrak Hainbat Ardo Crianza Ana de Codorniu Cava Eta beste jan-edaneko produktu batzuk. Zozketa abenduaren 27an egingo da , Elgoibarko Gabon zahar feria egunean, 14:00etan. Ikastolako txoznan aterako dugu zenbaki saritua, eta gero, blog honetan publikatuko dugu. ...


     Pasa den ostiralean, martxoak 7 egin zuten LH-ko ikasleek urteko jaialdia Ikastolako frontoian. Antzerki eta dantza artean, batxillergoko ikasleok ere antolatu genituan gure ekintzak. Batetik, urdaiazpiko bikain baten zozketa burutu genuen. HAsiera batean jendea rifak erostera gehiegi animatzen ez bazen ere, azkenean, eta mikrofonotik egindako publizitateari esker boleto mordoxka saltzea lortu genuen. Irabazlea Itziar Beristain elgoibartarra izan zen, zorionak beraz berari!                &nb...


   Ostegunean, DBHko ikasleen jaialdia aprobetxatuz, urdaiazpiko eder bat zozketatu genuen Herriko Antzokian. Jende gutxik erosi zizkigun boletoak, batez ere irakasleek, eta azkenean irakasle batena alde jokatu zuen zorteak.    Batzuek tongo susmoak izan bazituzten ere, Lurdes Arrietaren etxean dago orain urdaiazpikoa. On egin dagizula!