IKASBIDAIA 09

elgoibar ikastolako batxillergoko ikasleen bloga

Abenduaren 27an, Elgoibarren Gabon zaharretako feria ospatzen zela aprobetxatuz egin genuen gabonetako otarra eder baten zozketa.              Goizean goiz atera ginen kalera, gehienok baserritar jantziaz , rifak saldu nahian. Azkenean, herrian zehar hainbat bira eman ostean, nahiko balantze ona egin genuen. Egia esan, boletoak erosi dizkigun jende gehiena bertakoa edo ezaguna izan da, eta merezi dute beraiek ere eskerrak ematea.   Baina zoritxarrez, bakarra izan behar da sariduna, eta kasu honetan 63 zenbakia izan zen. In...


Gabonetako otarra

elgoibarikasleak 1456132134367 IKASBIDAIA 09 | 2008-12-23 13:28

Gabonetako otarre zoragarri bat zozketatuko dugu, eta errifak salgai daude dagoeneko. Interesatuak jar zaitezte mesedez gurekin kontaktuan. Errifa bakoitzaren prezioa euro bat izango da. Otarraren barnean , besteak beste honakoak daude: Urdaiazpikoa Idiazabalgo Gazta Idarragako kafea Selekzioko olioa Foie Bermeoko atuna Ibarrako piperrak Hainbat Ardo Crianza Ana de Codorniu Cava Eta beste jan-edaneko produktu batzuk. Zozketa abenduaren 27an egingo da , Elgoibarko Gabon zahar feria egunean, 14:00etan. Ikastolako txoznan aterako dugu zenbaki saritua, eta gero, blog honetan publikatuko dugu. ...


Kaixo! Jakizue joan zen urtean bezala, hasi garela gabonetarako bonboiak eta polboroiak saltzen. Baina aurtengo honetan prezioak merketu ditugu polboroi kaxa 12 eurotan eta bonboien kaxa 10 eurotan salduko da.      Norbait interesatua balego, eskertuko genuke gurekin harremanetan jartzea, mezu bat idatziz( eibatxi@yahoo.com ), blogean komentario bat idatziz edo zuen e-maila emanez. Bestalde, produktuak etxera eramatea nahi izanez gero, 2 euroko gehigarria ordaindu beharko da. Eta, noski, ez dugu Elgoibartik kanpora eramango.


        Ikasbiaiarako dirua lortzeko asmotan, beste egitasmo bat gehiago burutu dugu Elgoibar Ikastolako batxillergoko ikasleok. Hemendik aurrera, metxeroak eta boligrafoak salgi izango dituzue. Erostera animatuko zaretela espero dugu!!                            


     Pasa den ostiralean, martxoak 7 egin zuten LH-ko ikasleek urteko jaialdia Ikastolako frontoian. Antzerki eta dantza artean, batxillergoko ikasleok ere antolatu genituan gure ekintzak. Batetik, urdaiazpiko bikain baten zozketa burutu genuen. HAsiera batean jendea rifak erostera gehiegi animatzen ez bazen ere, azkenean, eta mikrofonotik egindako publizitateari esker boleto mordoxka saltzea lortu genuen. Irabazlea Itziar Beristain elgoibartarra izan zen, zorionak beraz berari!                &nb...



    Ikusi duzuen bezala, gure argazkiak txertatu ditugu alboko zutabean. Bertan klik egine zkero flickr.com orrialdea zabalduko zaizue, eta argazkiak tamaina handiagoan ikus ahal izango dituzue.     Ikasbidaiarekin lotutako ekintzetan eta gure afari edo antzekoetan ateratako argazkiak izango dira, eta denborarekin joango gara gehiago sartzen.


Pasa den larunbatean, abenduaren 29an, Elgoibarren Gabon zaharretako feria ospatzen zela aprobetxatuz egin genuen gabonetako otarra eder baten zozketa.              Goizean goiz atera ginen kalera, gehienok baserritar jantziaz , rifak saldu nahian. Azkenean, herrian zehar hainbat bira eman ostean, nahiko balantze ona egin genuen. Guztira azken asteotan saldutakoak eta larunbatekoak batuz, 3000 boleto inguru saldu genituen eta hori eurotara aldatuz, 3000 euro irabazi gure ikasbidaiarako . Egia esan, boletoak erosi dizkigun jende ge...


   Ostegunean, DBHko ikasleen jaialdia aprobetxatuz, urdaiazpiko eder bat zozketatu genuen Herriko Antzokian. Jende gutxik erosi zizkigun boletoak, batez ere irakasleek, eta azkenean irakasle batena alde jokatu zuen zorteak.    Batzuek tongo susmoak izan bazituzten ere, Lurdes Arrietaren etxean dago orain urdaiazpikoa. On egin dagizula!


      Sekulako odisea bihurtu zen ostegunean, ETBko Mihiluze saiora publiko moduan joateko egin behar genuen bidea. Bi ordu pasa genituen Elgoibartik Miramonera iristeko. Batzuk bazkaldu gabe, beste zenbait presaka otarteko bat janda... Azkenean Altzan, kale erdian eserita bazkaldu genuen. Ordu erdi baino gehiagoko atzerapenarekin heldu ginen azkenean platora.     Behin ETBren eraikinean sartuta, onartu behar dugu jarrera ezinhobea izan zutela gurekin. Gero, beste ordu eta erdi inguru publikoan jezarrita. Telebistak sortzen duen tentsio puntu ho...