Mihiluze, bide luze
Sekulako odisea bihurtu zen ostegunean, ETBko Mihiluze saiora publiko moduan joateko egin behar genuen bidea. Bi ordu pasa genituen Elgoibartik Miramonera iristeko. Batzuk bazkaldu gabe, beste zenbait presaka otarteko bat janda... Azkenean Altzan, kale erdian eserita bazkaldu genuen. Ordu erdi baino gehiagoko atzerapenarekin heldu ginen azkenean platora.
Behin ETBren eraikinean sartuta, onartu behar dugu jarrera ezinhobea izan zutela gurekin. Gero, beste ordu eta erdi inguru publikoan jezarrita. Telebistak sortzen duen tentsio puntu horrekin, baina umoretsu, azkar pasa zitzaigun grabaketaren tartea.
Azkenean, esperientzia berri bat gehiago probatu izanaren sentsazioarekin itzuli ginen, momentu txarrak ahaztu nahian. Norbaitek ikusi nahi bagaitu, abenduaren 4 eta 5ean publikoan arreta jarri eta han topatuko gaituzu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: