Pasa den ostiralean, martxoak 7 egin zuten LH-ko ikasleek urteko jaialdia Ikastolako frontoian. Antzerki eta dantza artean, batxillergoko ikasleok ere antolatu genituan gure ekintzak. Batetik, urdaiazpiko bikain baten zozketa burutu genuen. HAsiera batean jendea rifak erostera gehiegi animatzen ez bazen ere, azkenean, eta mikrofonotik egindako publizitateari esker boleto mordoxka saltzea lortu genuen. Irabazlea Itziar Beristain elgoibartarra izan zen, zorionak beraz berari!                &nb...



    Ikusi duzuen bezala, gure argazkiak txertatu ditugu alboko zutabean. Bertan klik egine zkero flickr.com orrialdea zabalduko zaizue, eta argazkiak tamaina handiagoan ikus ahal izango dituzue.     Ikasbidaiarekin lotutako ekintzetan eta gure afari edo antzekoetan ateratako argazkiak izango dira, eta denborarekin joango gara gehiago sartzen.


Pasa den larunbatean, abenduaren 29an, Elgoibarren Gabon zaharretako feria ospatzen zela aprobetxatuz egin genuen gabonetako otarra eder baten zozketa.              Goizean goiz atera ginen kalera, gehienok baserritar jantziaz , rifak saldu nahian. Azkenean, herrian zehar hainbat bira eman ostean, nahiko balantze ona egin genuen. Guztira azken asteotan saldutakoak eta larunbatekoak batuz, 3000 boleto inguru saldu genituen eta hori eurotara aldatuz, 3000 euro irabazi gure ikasbidaiarako . Egia esan, boletoak erosi dizkigun jende ge...


   Ostegunean, DBHko ikasleen jaialdia aprobetxatuz, urdaiazpiko eder bat zozketatu genuen Herriko Antzokian. Jende gutxik erosi zizkigun boletoak, batez ere irakasleek, eta azkenean irakasle batena alde jokatu zuen zorteak.    Batzuek tongo susmoak izan bazituzten ere, Lurdes Arrietaren etxean dago orain urdaiazpikoa. On egin dagizula!


      Sekulako odisea bihurtu zen ostegunean, ETBko Mihiluze saiora publiko moduan joateko egin behar genuen bidea. Bi ordu pasa genituen Elgoibartik Miramonera iristeko. Batzuk bazkaldu gabe, beste zenbait presaka otarteko bat janda... Azkenean Altzan, kale erdian eserita bazkaldu genuen. Ordu erdi baino gehiagoko atzerapenarekin heldu ginen azkenean platora.     Behin ETBren eraikinean sartuta, onartu behar dugu jarrera ezinhobea izan zutela gurekin. Gero, beste ordu eta erdi inguru publikoan jezarrita. Telebistak sortzen duen tentsio puntu ho...


    Piztu telebista. Piztu telebista 19:45 aldean. Eta bertan aurkituko gaituzu. Bai, jarri ezazu ETB1. Begiratu ongi, begiratu publikora. Ez al gaituzu ikusten? Ba hortxe gaude. Horrelakoa da bizitza, Andoni Aizpururen programa berrira goaz publiko bezala. Beraz, badakizu, barre batzuk bota nahi izanez gero ...     Zertara bultzatzen gaituen diruaren beharrak ...jejeje               


Azken iruzkinak