Kepa Arrizabalagari, 1025 zenbakiaren jabeari, tokatu zaio otarra
Pasa den larunbatean, abenduaren 29an, Elgoibarren Gabon zaharretako feria ospatzen zela aprobetxatuz egin genuen gabonetako otarra eder baten zozketa.
Goizean goiz atera ginen kalera, gehienok baserritar jantziaz , rifak saldu nahian. Azkenean, herrian zehar hainbat bira eman ostean, nahiko balantze ona egin genuen. Guztira azken asteotan saldutakoak eta larunbatekoak batuz, 3000 boleto inguru saldu genituen eta hori eurotara aldatuz, 3000 euro irabazi gure ikasbidaiarako . Egia esan, boletoak erosi dizkigun jende gehiena bertakoa edo ezaguna izan da, eta merezi dute beraiek ere eskerrak ematea.
Baina zoritxarrez, bakarra izan behar da sariduna, eta kasu honetan 1025 zenbakia izan zen. Inork ez dezala ilusiorik egin ordea, zenbakiarekin batera otarraren jabea ere agertu baita. Kepa Arrizabalaga izan da otarra etxera eraman duena, beraz zorionak berari. Eta beste guztioi eskerrikasko.
Iruzkinak
Elorri 2008-01-21 20:10 #1
<P>Ze lengusu wpua dakaten!!X dios!!</P>
<P>jejeje</P>
<P>Aupa gu ta aupa kubaaaaaaaa!!</P>
<P>Muxuk danoi klaseeee!!</P>
betxiko ikasleak! 2008-02-25 19:55 #2
neska politx hori ez da sari parte ! sentitzen degu...
Utzi iruzkina: