Aitor Aranzamendi izan da aurtengo otarraren irabazlea
Abenduaren 27an, Elgoibarren Gabon
zaharretako feria ospatzen zela aprobetxatuz egin genuen gabonetako otarra eder
baten zozketa.
Goizean goiz atera ginen kalera, gehienok baserritar jantziaz , rifak saldu
nahian. Azkenean, herrian zehar hainbat bira eman ostean, nahiko balantze ona
egin genuen. Egia esan, boletoak erosi dizkigun jende gehiena bertakoa edo
ezaguna izan da, eta merezi dute beraiek ere eskerrak ematea.
Baina zoritxarrez, bakarra izan behar da sariduna, eta kasu honetan 63 zenbakia izan zen. Inork ez dezala ilusiorik egin ordea, zenbakiarekin batera otarraren jabea ere agertu baita. Aitor Aranzamendi izan da otarra etxera eraman duena, beraz zorionak berari. Eta beste guztioi eskerrik asko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: