Abenduaren 27an, Elgoibarren Gabon zaharretako feria ospatzen zela aprobetxatuz egin genuen gabonetako otarra eder baten zozketa.              Goizean goiz atera ginen kalera, gehienok baserritar jantziaz , rifak saldu nahian. Azkenean, herrian zehar hainbat bira eman ostean, nahiko balantze ona egin genuen. Egia esan, boletoak erosi dizkigun jende gehiena bertakoa edo ezaguna izan da, eta merezi dute beraiek ere eskerrak ematea.   Baina zoritxarrez, bakarra izan behar da sariduna, eta kasu honetan 63 zenbakia izan zen. In...


Gabonetako otarra

elgoibarikasleak 1456132134367 IKASBIDAIA 09 | 2008-12-23 13:28

Gabonetako otarre zoragarri bat zozketatuko dugu, eta errifak salgai daude dagoeneko. Interesatuak jar zaitezte mesedez gurekin kontaktuan. Errifa bakoitzaren prezioa euro bat izango da. Otarraren barnean , besteak beste honakoak daude: Urdaiazpikoa Idiazabalgo Gazta Idarragako kafea Selekzioko olioa Foie Bermeoko atuna Ibarrako piperrak Hainbat Ardo Crianza Ana de Codorniu Cava Eta beste jan-edaneko produktu batzuk. Zozketa abenduaren 27an egingo da , Elgoibarko Gabon zahar feria egunean, 14:00etan. Ikastolako txoznan aterako dugu zenbaki saritua, eta gero, blog honetan publikatuko dugu. ...