Eibar Futbol Taldeak iaz lortu zuen Ligako Lehenengo mailara igotzea. Garaipena historikoa izan da: 2013.urtean Bigarrengo B mailan zegoen; ondoren, Bigarrengo A taldera igo zen; eta urte bat geroxeago, Lehenengo mailara. Meritua ez da makala izan. Eibar 27.000 biztanle dituen hiri txikia da, eta ligako aurrekonturik txikiena du (Eibar Futbol Elkarteak Messik urtean irabazten duenaren %4 kudeatzen du talde osorako). Horrez gain, jarrera eredugarria du ekipoak. Ligan zorrik ez duen talde gutxi dago, eta Eibarrek kudeatzaile onenetarikoa dela frogatu du. Beraz, oso diru et...


Azken iruzkinak