Eusko Jaurlaritzak ESEP aurkeztu du EBPNren ordez eta ekarpenak egiteko epea ireki. Ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Baina zati bat bai: euskararen erabileran eragiten duten faktoreak. Eta harritu naiz. Baina nik baino hobeto aderazi du egile anonimo batek eurek irekitako blogean:Testuaren arabera lau dira euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak: “lehena, hiztun kopurua; bigarrena, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna; hirugarrena, inguruan harreman sare euskalduna izatea, hots, familian, lagunartean, auzoan, kalean, sarean eta esparru formala...


Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza p...


Dekretazoa

6
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-07-03 17:38

Aste honetan kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak arautuko dituen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Batzuek honezkero dekretazo eta guzti deitu dute. Baina nik ez dut uste horrenbesterako denik.Dekretua betetzea ez da bat ere erraza izango. Hasteko, jartzen dituen baldintzak zailak dira betetzen, ezta milioi askotako dirulaguntzak emanda ere. Bigarrenik, nola betearaziko du dekretua Jaurlaritzak, bere menpeko organoetan honen moduko dekreturik betearazteko kapaza ez bada? Eta, hirugarrenik, dekretuak ez du zehapenik aurreikusten. Eta, sentitzen dut, baina Katalunian eurek duten egoera...


Azkenaldian HPS-ko arduradunen ahotik, euskararen inguruan batean eta bestean entzun eta ikusitakoen inguruan bi hitz... Hutsuneak ba omen dira Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikan, baina hutsune horien erabilpen maltzurra egiten omen dute batzuk, eta hori ez omen da zilegia. Baina, egia esateari zergatik deitzen zaio “erabilpen maltzurra”? Egoera desdramatizatzeko beharra omen dago, baina egoera dramatikoa baldin bada, zergatik ezkutatu behar dugu berau? Zer dago benetan zuen jardunaren atzean: EAE berreuskalduntzeko taktika, edota gaur egungo erdal inposizioa mantentzeko estrategia? Honako...


Badirudi HPS-k oraingoan kristonak eta bi egin behar dituela lan munduan euskarak lekua izan dezan, abian duten komunikazio kanpainak behintzat hori iradoki dezake. Oraingoz ziurtagiri berri bat aterako dutela esateraino iritsi dira. Hori bai, orain arte Kontseiluak landutako bideak faltan omen zituen ezaugarriak edukiko omen ditu: serioa, prestigioduna eta profesionala. Hamaika ikusi-entzuteko jaio gara!!! Guzti honek ordea txikitatik entzun izan dudan kontu baten inguruan hausnartzera ekarri nau. Betidanik entzun izan dut, euskalduna eta lana banatu ezinezko binomioa izan dela. Orain orde...


Azken iruzkinak