Orekak eragiten du erabileran?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-27 09:10
1

Eusko Jaurlaritzak ESEP aurkeztu du EBPNren ordez eta ekarpenak egiteko epea ireki. Ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Baina zati bat bai: euskararen erabileran eragiten duten faktoreak. Eta harritu naiz. Baina nik baino hobeto aderazi du egile anonimo batek eurek irekitako blogean:


Testuaren arabera lau dira euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak: “lehena, hiztun kopurua; bigarrena, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna; hirugarrena, inguruan harreman sare euskalduna izatea, hots, familian, lagunartean, auzoan, kalean, sarean eta esparru formalagoetan solaskide euskaldunak nagusi izatea; eta laugarrena, hizkuntzen arteko oreka eta berdinkidetasun soziala helburu duen kontsentsua”

Bitxia egin zait aipamena, orain arte, azterketen berri eman zaigunean hiru aipatu direlako: euskaldunen dentsitatea (tipologia soziolinguistikoa), gaitasun erlatiboa eta harreman sare euskalduna izatea.

Oker egon naiteke, baina beti ulertu dut hiru faktore horiek soziolinguistika ikerketatik ondorioztatutakoak direla, aldagai ezberdinen korrelazio azterketak egin ondoren (pentsatzen dut).

Ez zait gaizki iruditzen txostenaren egileek kontsentsuaren ideia defendatzea. Zilegia da pentsatzea horrek erabileran eragina duela (eztabaidagarria ere izan daiteke). Halere, uste dut komeni dela mailak ondo bereiztea.

allartean

allartean 2012-08-15 09:06 #1

ESEP txostena irakurtzen ari nintzela, sarrera honekin akordatu naiz.

Aipamena aldatu dute. Honela geratu da:

/.../ eta, azkenik, hizkuntzen arteko oreka eta berdinkidetasun soziala helburu duen kontsentsuak elikatzen duen hizkuntzarekiko atxikimendua.

No comment.


Utzi iruzkina: