Kategoria: sozioloinguistika
Julen Arexolaleiba erreferentea da soziolinguistika arloan gurean. Eta azken egun hauetan (arrazoi bategatik edo bestegatik) hainbat aldiz egin dut topo berarekin.Batetik, Administazioan euskaraz idatzitako artikulu batek eraman ninduen beragana: Euskaldunen arlo pertsonal eta intimoa: euskaldunon hizkuntza komunitatea. Geroago, Emuneko 15. urteurrenaren baitan eman zuen hitzaldiak. Hurrena, telebistan egin zioten elkarrizketa bat zela eta. Eta, azkenik, EKT ikastaroa dela eta, eman duen ikasgaia (eta bideo laburpena).
Eusko Jaurlaritzak ESEP aurkeztu du EBPNren ordez eta ekarpenak egiteko epea ireki. Ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Baina zati bat bai: euskararen erabileran eragiten duten faktoreak. Eta harritu naiz. Baina nik baino hobeto aderazi du egile anonimo batek eurek irekitako blogean:Testuaren arabera lau dira euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak: “lehena, hiztun kopurua; bigarrena, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna; hirugarrena, inguruan harreman sare euskalduna izatea, hots, familian, lagunartean, auzoan, kalean, sarean eta esparru formala...