Enkontruak hirugarren fasean
Julen
Arexolaleiba erreferentea da soziolinguistika arloan gurean. Eta azken
egun hauetan (arrazoi bategatik edo bestegatik) hainbat aldiz egin dut
topo berarekin.
Batetik, Administazioan euskaraz idatzitako artikulu batek eraman ninduen beragana: Euskaldunen arlo pertsonal eta intimoa: euskaldunon hizkuntza komunitatea. Geroago, Emuneko 15. urteurrenaren baitan eman zuen hitzaldiak. Hurrena, telebistan egin zioten elkarrizketa bat zela eta. Eta, azkenik, EKT ikastaroa dela eta, eman duen ikasgaia (eta bideo laburpena).
Iruzkinak
Allartean 2012-11-08 09:19 #1
Bai horixe... Julenek zerbait berezia du hitz egiten duenean; zerbait berezia trasmitzen duela iruditzen zait: suharra, grina, konbentzimendua...
Irakurri dut (Berrian) "Baikortasun kritikoa" dela bere ezaugarria. Aurreko astean egon zen Joxe Agustin Arrietarena, ordea, "Ezkortasun aktiboa" dela entzun dut irratian... Ez dakit, bada! Bien jarrerak gertu-gertu daudela iruditzen zait niri.
EKT ikastaroak inbidia ukitu batez jarraitzen ditut. Lan izugarri egiten ari direla iruditzen zait: bideoak, audioak, testuak...
Portzierto, EMUNeko 15. urteurrenaren hitzaldia grabatu al zen?
txerra 2012-11-08 09:29 #2
Emuneko hitzaldia grabatuta dago, bai. Hurrengo asteetan hasiko gara lantalanera igotzen jardunaldietako edukiak, eta Julenen hitzaldia (ez dakit osorik edo zatika) igoko dugu (seguruenik 2013a izango da ordurako, baina tira!).<br /><br /><br />
Utzi iruzkina: