Kategoria: hilkor
Adièu siatz Triku lagun min, Gaur Carcassona aldean hotz sarkorra ari du, gazteluko harrietan ere sartuta omen da eta haizea ormetako pitzaduren artetik pasa da, txistu eta oihu eginez. Gaurkoa hotz sarkorra da, egitan, gure Okzitania hilkorrean. Agian eguraldiaren gauzak izango dira, baina gaur nekatuta altxatu naiz, borroka egiteko gogorik gabe. Nekagarria egiten zait, egia esan, egunero gudari aktiboa izatea. Orain bertan, etxe batetik kanta bat etortzen ari zait, "Se canta" delakoa -nere hizkeran [se'kanto] ahozkatzen da-. Kanta eder eta tristeena zait eta, entzutean, guda galduak burur...