Kategoria: high
Guztiok borrokatu gara anaiarekin haurtzaroan. Historian zehar ama guztiei loa kendu dien kontua dugu hau baina denborarekin pasa egiten da. Anaia txikia eta ni behintzat ederki moldatzen gara gaur egun eta sinetsi, gure arazoa ez zen gehiegi borrokatzen ginenik borroka besterik egiten ez genuela baizik. Hala ere, badira kasu batzuk non bandera zuria atera, aizkora lurrean utzi eta anaiak lagun bilakatzeak ezinezkoa ematen duen. Kasurik garbi eta ezagunena Manchesterreko Gallagher anaiena dugu eta bi artaburu hauek dira gaurkoan ordenagailuaren aurrean jartzera eraman nautenak. Grunge gar...
Hori da hori kontraesana. Edota EAJ-ren idealen jarraipen logikoa. Azalduko dut. ETB-1en aurki, dagoeneko ez bada, martxan jarriko dute gaurko aurtikuluaren izena daraman telesail-lehiaketa bat. Onena onenen artean bilatzeko eta kanpotik ezarritako eredu sozial hutsa onartuz joan gaitezen, bide batez. Uste dut jatorrizko filmean (mundu osoan sekulako arrakasta izan omen duena, nonbait) neska-mutil nerabe talde baten gorabeherak azaltzen zirela. Hau da, A mutila B neskarekin maitemintzen da, C eta D neskak B neskaren lagunminak izango dira eta, nola ez, E mutila klaseko mutil inutila edo za...