Kategoria: hatxea
Euskaldunok beti izan ei gara banderizoak. Ezerk ez du on-gaitzik; ona edo txarra da, tartekorik gabe. Larramendik aipatu zuen, duela hainbeste mende, euskaldunok berez auzizale ginela (el espĂritu pleitista de los vascos). Eta horretan jarraitzen dugu. Batzuetan gustu-kontuak izaten dira: Atxaga ala Saizarbitoria, Lertxundi ala Laboa... Beste batzuetan txokokeria axalekoak: Ondarroa-Lekeitio, Gernika-Bermeo, Azpeitia-Azkoitia...Zibilizazioaren gainbeheraren ispilu izan daitezke txikikeria horiek, Atxagari kasu egitera (halatsuko burutazio bat izan zuen asteasuarrak jatetxe batean bikote ba...