Hardcore porn

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-01-23 19:04

Andrea eta gizona pantailan, porno heteroa beraz. Telebista soinurik gabe daukat pornografia ikusteko ez baita beharrezkoa entzutea gaiaz jabetzeko.Berriak irakurtzen hasi dira, irudiak lagun: Ertzainak itzuli dira Haititik eta Rodolfo Aresek egiten die ongietorria kameren aurrean, aireportuan bertan. Argazkia ateratzen dute. Txakurrak argazkian. Hondakinetan bila ari izan direnetako txakur batek korrika egin nahi du aurrerantz baina gogor teinkatzen du uhala polizia batek: -Geldi hor! Argazkian atera behar dugu eta! esan nahi lioke. Prentsaurrekoan polizia bat negarrez hasi da igarotakoa g...


Azkenaldian ETBko teleberriak aztertzea (ez da hainbesterako baina kategoria ematen dio blogeko atalariā€¦) izan dut blog honetan denborapasa nagusia. Nazkatuta naukate eta nahiko nazkatua negoen lehendik telebistak orokorrean azken urteetan erakutsi duen kazetaritza etika eta moral ezarekin. Hala ere, gaur eguerdian La Sexta kateko informatiboan ikusi dudanak orain arteko astakeri, zentzugabekeri, subnormalkeri eta putasemekeri guztiak gainditu ditu. Kontua da, Real Madril futbol talde handiak Haitiko tragediaren ostean laguntza bat eskaintzea erabaki duela. Horrarte, dena ondo. Hala ere, ...


Haiti Amerikako herrialderik pobreena dela entzun dugu aspertu arte egunotan. Eta pobreziaren kontu hori aipatzen dutenean, eguraldiari buruz arituko balira bezala hitz egiten dute, munduan euri gutxien egiten duen lekua edo herrialderik beroena aipatuko balituzte lez. Baina ez, Amerikako herrialderik pobreena bada, ez da kasualitatez. Entzun Eduardo Galeanori:Kanporatzea 2000ko martxoan hirurogei haitiar itsasoratu egin ziren Caribean barrena txalupa txiker, eskasean. Hirurogeiak hil egin ziren. Itota. Ohiko albistea zenez, inork ez zuen jakin. Urak irentsitako haiek guztiak nekazari izana...


Azken iruzkinak