Aurrekoan Argiakoek egindako bideo sorkuntza ederra ekarri nuen blogera. Oraingoan udan Eider eta biok Francesc Bailoni egindako elkarrizketa osoa sareratu dut. Mila esker guztioi!Groenlandieraren egoeran sakontzeko, pare bat artikulu:- Hizkuntza eta nortasuna Groenlandian- Groenlandiako hizkuntzak eta irakaskuntzaEta beste bideo bat:


Inuiten esaera zaharra. Udan Groenlandian izan ginen Francesc Bailón-ekin eta elkarrizketa bat grabatu genion bideoz. Argiakoei eman eta bideo txukun hau egin dute:Eskerrik asko Eider!


Oraingoan Iparralde hotzetik etorri zaigu berria: Groenlandiako herritarrek autonomia maila handituko dien estatutuari baiezkoa eman diote. Komunikabideen arabera, lege hori indarrean jarri bezain laster, munduko irlarik handiena estatu ia independente bihurtuko da, Kopenhageko gobernuak atzerri eta segurtasuneko eskumenak izango baititu soilik.Etorkizunean estatu guztiz independente izateko ateak zabalik ditu Groenlandiak, egunen batean bertako herritarrek horrela erabakitzen badute. Galdera argiek erantzun argiak ekartzen dituztenez, ez dago zalantzarik: herritarren %72ko partehartzeareki...


Azken iruzkinak