Kategoria: gomendioa
Albiste beltzak Sautrelaren etorkizun beltzari buruz. Zurrumurruen arabera, Euskal Telebistako arduradunek liburuen eta liburugintzaren destino ilunarekin bat egiteko atea zabaldu diote programari. Oso okupatuta egongo dira, telebistak asko erretzen baitu. Eta liburuak irakurtzeko astirik ematen ez. Zertarako liburuei buruzko programa bat, irakurtzen ez den herri batean? Badakigu: liburuak erretzeko modu asko dago; baina erreketa guztiak ez dira suaren bidez gauzatzen.Orain pare bat aste, auskalo nork aholkatuta, liburuei buruzko marrazki bizidun eder batzuk gozatzeko pagotxa izan nu...
Zer gara eta nora goaz? Hunkigarria, benetan.
"María tiene 12 años, una sonrisa contagiosa, un sentido del humor especial y tiene autismo". Komiki honetan Miguel Gallardok bere alaba Mariarekin konpartitzen duen oporraldia kontatzen digu. Autismoa duten pertsonen gaineko topikoak alderatuta María den bezalakoa aurkezten digu eta aita-alaba arteko harremana biluzten du. Oso erraz irakurtzen den komiki erakargarri honek autismoa duten pertsonen gaineko begirada hurbilago bat eskaintzen digu. Oraintxe jakin izan dut gainera, komiki honetan oinarrituta dagoen izen bereko dokumentala aurtengo Goya sarietan finalista hautatu dutela. &...