Uxuaren gomendioa
"María tiene 12 años, una sonrisa contagiosa, un sentido del humor especial y tiene autismo".
Komiki honetan Miguel Gallardok bere alaba Mariarekin konpartitzen duen oporraldia kontatzen digu. Autismoa duten pertsonen gaineko topikoak alderatuta María den bezalakoa aurkezten digu eta aita-alaba arteko harremana biluzten du.
Oso erraz irakurtzen den komiki erakargarri honek autismoa duten pertsonen gaineko begirada hurbilago bat eskaintzen digu.
Oraintxe jakin izan dut gainera, komiki honetan oinarrituta dagoen izen bereko dokumentala aurtengo Goya sarietan finalista hautatu dutela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: