Letrak Airean

Hala ere, libururen bat edo beste batu barik gelditu denez edo liburua batzea ahaztu duenik ere badenez, ostiralean, ekintzaren arduradunak bilatu eta zuen egoera jakinarazi.Arduradunok.


Martxoaren 26tik 28ra liburu, komiki, bideo... trukaketa egongo da. Zurea ere han trukatu dezakezu, anima zaitez.http://www.askartzaclaret.org/File/04-Secretaria/Circulares/2012-03-23-Bookcrossing.pdf


Hona hemen Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk urtero argitaratzen duen Irakur Gida. http://www.mondragon.edu/eu/aktualitatea/aldizkariak/irakurgida


Azkenik! Badaukagu epaimahaiaren erabakia! Irabazleak honakoak dira:L.H.ko 3.zikloan- 1. saria: Nerea Hernández (LH 5.A)- 2. saria: Raquel Antón (LH 6.D)L.H.ko 2.zikloan- 1. saria: Imanol Toledo- 2. saria: Ignacio OlarreagaIrabazleoi eta parte hartu duzuen beste guztioi ere zorionak eta ez utzi inoiz idazteari.Hona hemen ipuinak:Literatur Lehiaketako Ipuin Sarituak (3. Zikloa)2. ZIKLOKO IPUINAKBehinola, gizon bat nahiko mozkor heldu zen etxera eta konturatu gabe bere emaztearen azpiko gona eta ohe gainean zegoen burkoa jantzi zituen. Andrea esnatu eta irudi hau ikusi zuenean, gizonak etxeti...


Albiste beltzak Sautrelaren etorkizun beltzari buruz. Zurrumurruen arabera, Euskal Telebistako arduradunek liburuen eta liburugintzaren destino ilunarekin bat egiteko atea zabaldu diote programari. Oso okupatuta egongo dira, telebistak asko erretzen baitu. Eta liburuak irakurtzeko astirik ematen ez. Zertarako liburuei buruzko programa bat, irakurtzen ez den herri batean? Badakigu: liburuak erretzeko modu asko dago; baina erreketa guztiak ez dira suaren bidez gauzatzen.Orain pare bat aste, auskalo nork aholkatuta, liburuei buruzko marrazki bizidun eder batzuk gozatzeko pagotxa izan nu...


Laster eskegiko dugu blogean Literatur Lehiaketako saridunak nortzuk diren. Batxilergo 2. mailako 5 ikasle -euskaran adituak bostak ere- epaile izan dira oraingoan eta horien erabakia  eskegiko dugu izan bezain pronto.Epaimahaia: Maddalen Martín, Julene Fernandez, Leire Barrutia, Olatz Aiartzaguena eta Irene Martinez.Eskerrik asko bostoi parte hartzeagatik eta zorionak irabazleari, aldez aurretik.


Nereak hurrengo aurkezpena dakarkigu, gure ikasleak eta euren jarrerak eta egoerak ondo ulertzen saia gaitezen, adi egon gaitezen:   El cazo de lorenzo View more presentations from antoniomaestroprimaria


Bertsolaritzak ere altxor politak ematen dizkigu eta hau jorratzea gure ikasleentzat esperientzia ederra izan ohi da. Batek daki gure geletan hurrengo Andoni Egaña edota Maialen Lujanbio gordetzen diren! Momentuz LH 6. mailetako geletatik hurrengo bertsoak eskaini dizkigute eskolan ospatutako ekintza desberdinak gogoratzeko eta gaurko eguna, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, gogoratzeko eta ospatzeko lehen keinua. Mila esker gure bertsolariei eta baita Nahikariri ere.AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAHizkuntzak nortasunaematen du, haraeuskara hizkuntza izanikeuskaldunak garaerabili etxean...


Agus lagunari

No profile photo Letrak Airean | 2011-02-15 22:28

Hortik zehar korrika dabiltzan zoro guzti hoiei gomendioa zein omenaldia egin nahi diet, irakasle, ikasle, guraso edo bestelakorik izanda ere, ikastetxean nonoiz ikusi izan ditugunak eta astero korrika, galapa, arineketa, arrapalada edo ahal dutena egitea gustoko dutenak, Bittor, Josu, Bingen, Araceli, Ramón, Javi, Arantxa... izenekoak. Oraingoan, beste lasterketa desberdin batetan dabilen gure Agus laguna gogoratuko dugu gomendioa zuzentzeko. Gomendioa zein omenaldiak multzoa handitzeko balio badu, denon onurako. Behintzat korrikalari anonimoek zer sentitzen duten jakiteko&...


 Vivir a muerte liburuak efektu handia eragin dit. Alemanen okupazioan Frantziako kontzentrazio-esparruetako kondenatuek idatzitako azken gutunen antologia zirraragarri bat da liburua. Kondenatuek ahaide eta lagunei zuzendutako gutunak badira ere, guregana iritsi dira, guri zaizkigu mintzo giza kondizioaren muturreneko egoeratik.  Vivir a muerte es la selección de las últimas cartas de condenados a muerte en los campos de concentración franceses en la ocupación alemana. Un último mensaje que a veces es piadoso, a veces rencoroso, valiente o temeroso, desesperado o tranquilo. Es un...