Literatur Lehiaketako IRABAZLEAK

No profile photo Letrak Airean | 2012-03-06 12:27

Azkenik! Badaukagu epaimahaiaren erabakia! Irabazleak honakoak dira:

L.H.ko 3.zikloan

- 1. saria: Nerea Hernández (LH 5.A)
- 2. saria: Raquel Antón (LH 6.D)


L.H.ko 2.zikloan

- 1. saria: Imanol Toledo
- 2. saria: Ignacio Olarreaga


Irabazleoi eta parte hartu duzuen beste guztioi ere zorionak eta ez utzi inoiz idazteari.

Hona hemen ipuinak:

Literatur Lehiaketako Ipuin Sarituak (3. Zikloa)




2. ZIKLOKO IPUINAK

Behinola, gizon bat nahiko mozkor heldu zen etxera eta konturatu gabe bere emaztearen azpiko gona eta ohe gainean zegoen burkoa jantzi zituen. Andrea esnatu eta irudi hau ikusi zuenean, gizonak etxetik ihes egin behar izan zuen erratz kolperik ez jasotzeko. Herritarrak, gizonak kaletik itxura horrekin korrika ikustean, zer gertatu ote zitzaion asmatzen saiatu ziran.


Batek sastreak broma txarra gastatu ziola esan zuen, beste batek ez zeukala arroparik eta hori jantzi izan behar zuela... Inauterietako pertsonaia zirudien! Baina mozkortuta zegoenez, kantatzen hasi zen, eta orduan eroa zela zirudien. Eroen etxera eramatea erabaki zuten, eta berarengana joaten ari zirenean, hau basoan sartu zen. Zuhaitzei hitz egiten zien whiskya eskaturik, txoriak eta uxoak guda hegazkinak zirela esaten zuen... Bat-batean hartz bat agertu zen eta gizona bere gainean lo egiten hasi zen. Hartza bere gainean lo zegoen mozkorra kentzen saiatu zen baina ezin izan zuen ezer egin. Hurrengo goizean bere bidea jarraitu zuen. Egia esan ez zeukan biderik! Eta ibili eta ibili nekatu egin zen eta lurrean eseri zen. Bat-batean bide lapur batek pistolarekin seinalatu zion. Gizonak,  oraindik mozkor zegoenez, hau oihukatu zion:

- Ez da seinalatzen!- eta muturreko bat eman zion. Hantxe lurrean utzi zuen. Jarraitu zuen ibiltzen etxetxo bat aurkitu zuen arte. Bertan Buru Aiztoa sorgin gaiztoa zegoen. Mozkorrak txorimalo oso itsusia zela pentsatu zuen eta sorgina hartu eta errekara bota zuen. Orduan sorginaren etxean zegoen edari magiko bat hartu zuen eta... Sendatu egin zen! Orduan sorginaren arropa hartu, jantzi eta ihes egin zuen. Basotik ateratzean denak txaloka zeuden eta berak ez zuen ezer ulertzen. Gizon batek dena azaldu zion:
- Zuk zeuk harrapatu duzu hartza! Zuk zeuk harrapatu duzu bide-lapurra! Zuk zeuk harrapatu duzu sorgina!
Gizonak ezer ulertu barik jarraitzen zuen baina ehun mila euroko sariarekin konforme zegoen, eta gainera, bere emaztearen bi musuekin askoz konformeago!
Mozkortzea txarra dela esaten dute, baina ehun mila euroko sariarekin, ni neu ere mozkortuko nintzen!

Imanol Toledo Sanz
L.H.4.F

Behinola, gizon bat nahiko mozkor heldu zen etxera eta konturatu gabe bere emaztearen azpiko gona eta ohe gainean zegoen burkoa jantzi zituen. Andrea esnatu eta irudi hau ikusi zuenean, gizonak etxetik ihes egin behar izan zuen erratz kolperik ez jasotzeko. Herritarrak, gizonak kaletik itxura horrekin korrika ikustean, zer gertatu ote zitzaion asmatzen saiatu ziran.

Jendeak barre egiten zion. Orduan herritik joan zen. Urteak pasa zituen kanpoan eta herrira bueltatu zenean jendeak ez zuen ia ezagutzen. Bere emazteak ere ikusi zuen. Inauteri garaian mozorroak asmatzen hasi ziren eta horietako bat atorraren mozorroa izan zen.

Baina bi urte pasa eta gero mutila hil egin zen. Emaztea familiarekin bueltatu zen etxera. Emazteak mozorroekin lortu zuen diruarekin bere gizonaren estatua bat egin zuen herriko plazan eta egun horretatik aurrera emaztea estatua hori bisitatzera doa egunero.

Ignacio Olarreaga Frias
L.H. 4.C.


(function() { var scribd = document.createElement("script"); scribd.type = "text/javascript"; scribd.async = true; scribd.src = "http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js"; var s = document.getElementsByTagName("script")[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();


Utzi iruzkina: