Letrak Airean

Itziarrek hurrengo liburua gomendatu nahi digu, irakurketa honen bidez:   http://www.youtube.com/watch?v=zSdQq41J75c&feature=mfu_in_order&list=UL


 Ba al zenekien Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna - hemendik aurrera AHNE guretzat -  otsailaren 21an ospatzen dela?   http://eu.wikipedia.org/wiki/Ama_hizkuntzaren_nazioarteko_eguna


Letrak Airean: Zer nola? Hemen itsasten dizuegu hemendik otsaileko lehen astera bitartera egingo ditugun ekintzen azalpena: EKINTZAK Berrikuntza prozesu taldeak berria ez den ekintza dakarkizue ikasturte honetarako eta ondo joanez gero, luzerako. Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna (AHNE) otsailaren 21ean dela aitzakitzat hartuz, aurten irakurketak, ipuingintzak eta bideogintzak dakartzaten onurak hurbildu eta aktibatu nahi ditugu. Letrak Airean izenburupean, ekintza desberdinak antolatuko ditugu hauen inguruan eta irakasleen, ikasleen, langileen zein familiakoen parte hartzea bilatuko ...


Zera egingo dugu: nik neuk ipuin baten hasiera idatziko dut hamaika bat derrotan eta , nahi eta ahal duenak beste horrenbeste derrotan jarrai dezala, beti ere ipuinaren jarraipena bermatuz. Honela irakurleak idazle bihurtuko gara. Ea noraino heltzen garen:   “Leireren neba ez  zen batere logura. Gauak zeramatzan Xabierrek ohean etzanda, aurreko astelehenean herriko liburutegian gertatutakoaz kezkatuta. Arazoa berak bakarrik konpondu behar zuela uste zuen; ez arrebak ez eta anai nagusiak ere; ez gurasoek ez eta koadrilako lagunek ere. Ez zion inori ezer kontatu nahi izan...”


Bookcrossing

No profile photo Letrak Airean | 2010-12-21 11:28

Liburuak altxorrak dira. Irakurtzen dugun bitartean beste esperientzia batzuk bizi ditugu eta denboran zehar bidaiatzen dugu. Eguneroko kezkak eta arazoak ahazten ditugu beste bizitza batzuk bizi  ahal izateko; batzuetan arriskutsuagoak, besteetan zoriontsuagoak...Baina irakurri ondoren hor gelditzen da gure altxorra, apalean. Irakurritako liburuak aspertuta gera ez daitezen  "Bookcrossing" sortu dute batzuk.  Deskubritutako altxorrak konpartitzea du helburu sortutako komunitate honek.Ideia polita iruditu zaigunez, ikastetxean martxan jartzea pentsatu dugu.TXIKIEKIN ideia ego...