Bookcrossing

No profile photo Letrak Airean | 2010-12-21 11:28

Liburuak altxorrak dira. Irakurtzen dugun bitartean beste esperientzia batzuk bizi ditugu eta denboran zehar bidaiatzen dugu. Eguneroko kezkak eta arazoak ahazten ditugu beste bizitza batzuk bizi  ahal izateko; batzuetan arriskutsuagoak, besteetan zoriontsuagoak...
Baina irakurri ondoren hor gelditzen da gure altxorra, apalean. Irakurritako liburuak aspertuta gera ez daitezen 
"Bookcrossing" sortu dute batzuk. 
Deskubritutako altxorrak konpartitzea du helburu sortutako komunitate honek.
Ideia polita iruditu zaigunez, ikastetxean martxan jartzea pentsatu dugu.
TXIKIEKIN ideia egokitu dugu:  Umeek liburuak eramango dituzte gelara eta bertan txoko berri bat sortuko dugu haiek ekarritako materialarekin. Ez dira soilik ipuinak izan behar, mota guztietako liburuak balio izango dute (atlasak, animalienak, natura arloa jorratzen dutenak...). Liburu horiek gelan irakurtzeaz gain etxera eraman ahal izango dituzte, maileguak bultzatuz.


Utzi iruzkina: