Letrak Airean: Zer nola?
Hemen itsasten dizuegu hemendik otsaileko lehen astera bitartera egingo ditugun ekintzen azalpena:
EKINTZAK
Berrikuntza prozesu taldeak berria ez den ekintza dakarkizue ikasturte honetarako eta ondo joanez gero, luzerako. Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna (AHNE) otsailaren 21ean dela aitzakitzat hartuz, aurten irakurketak, ipuingintzak eta bideogintzak dakartzaten onurak hurbildu eta aktibatu nahi ditugu. Letrak Airean izenburupean, ekintza desberdinak antolatuko ditugu hauen inguruan eta irakasleen, ikasleen, langileen zein familiakoen parte hartzea bilatuko dugu. Ekintza gehienak urtarrilaren 31 eta otsailaren 4aren artean izango dira eta www.blogak.com/letrakairean bloga lagun izango dute. Hurrengo ekintzak eramango ditugu aurrera:
Bookcrossing: LMH eta DBH zein Batxilergoko ikasleak, gurasoak zein irakasleak; aipatutako astean liburu bat eman eta beste bat eskuratzeko aukera izango dute. Astelehen, asteartean eta asteazkenean liburuak, bideoak, komikiak eta abar utziko ditugu eta honekin txartel bana lortuko dugu. Antolatzaileek materiala sailkatu ondoren, bilduma osoa ikusgai egongo da aukeraketa errazteko, eta azkenik, ostegunean eta ostiralean, denok fitxatutako liburu, bideo, komiki edo bestelakoak eskuratu ahal izango dugu.
Bookcrossing txiki: Otsaileko lehen aste horretan Haur Hezkuntzako ikasle bakoitzak liburu bat ekarriko du eta gelako apaletan jarriko dituzte. Astean zehar liburu trukaketa egin ostean, bakoitzak bere liburua etxera buletatuko du.
Liburu gomendioak: Egunotan blogean irakasle eta ikasle batzuk pasarte batzuen irakurketak grabatu dituzte liburuak gomendatu nahian, ostean blogean eskegiko direlarik. Gauza bera egin dezake beste edonork. Guraso, ikasle, irakasleek bere kabuz liburuen pasarte ezberdinen irakurketa eta grabaketa blogera bidali dezakete, adibideetan ikus dezaketen formatuan. Bi baldintza baino ez dira bete behar: aukeratutako pasartea gustukoa eta ama hizkuntzako liburu batetik ateratakoa izatea. Ostean guk bideoa eskegiko dugu blogean eta testua ikastetxean zehar eskegiko dugu, irakurgai izan dezagun.
Ipuin kontalariak: 2 urteko gelako guraso, neba-arreba nagusi eta aitona-amonei otsaileko aste honetan ipuin kontaketak egiteko deialdia luzatuko zaie. Honetaz gain, Odei tripandia txotxongilo saioa ere ikusi ahal izango dute.
Eskolako artisten gunea: Maila desbernitan gure ikasleek sortzen dituzten mota guztietako lan literarioak blogean ikusgai jarriko ditugu bisitari guztiei beraien egiteak ikusteko aukera emanik.
Museo Gida: Berrikuntza prozesukoek ere gure lantxoa izango dugu. Euskal Herriko museo, antzoki, bisitaldi, kobazulo eta antzekoen programazio eta informazioak bilduko ditugu, guk geuk ere Museo Gida editatzeko.
Blogean bestelako berri, bideo, artikulu, mezu eta dokumentazio ere bidaltzeko erabiliko dugu: Kultura bonoa, AHNE, egitarauak, mediateka zergatik eta nola, Ana Cuestaren zein Virginia eta Maiteren abenduaren 23ko antzerkiak, ikastetxera datozen idazleen hitzaldiak... Otsailaren 21ean, editatutako bildumak argitaratzeaz gain, blogean eskegiko ditugu, Letrak Airean programan emango diren emaitza, bideo eta lanekin batera.
Nagiak astindu eta animo!! Noiz arte zure besaulki eta ipurdiaren arteko maitasun istorioa?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: