Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna
Bertsolaritzak ere altxor politak ematen dizkigu eta hau jorratzea gure ikasleentzat esperientzia ederra izan ohi da. Batek daki gure geletan hurrengo Andoni Egaña edota Maialen Lujanbio gordetzen diren! Momentuz LH 6. mailetako geletatik hurrengo bertsoak eskaini dizkigute eskolan ospatutako ekintza desberdinak gogoratzeko eta gaurko eguna, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, gogoratzeko eta ospatzeko lehen keinua. Mila esker gure bertsolariei eta baita Nahikariri ere.
AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Hizkuntzak nortasuna
ematen du, hara
euskara hizkuntza izanik
euskaldunak gara
erabili etxean
atera plazara!
Guretzat ama hizkuntza
euskara, erdara.
(LH 6.C)
Gure ama hizkuntzak
badu garrantzia
ta hauxe izaten da
guretzat bitxia
Asko maite ditugu
gure iritzia
eta amari-esker
daukagu bizia.
(LH 6.D)
Euskara ama hizkuntza
euskaldun baikara.
Txikitatik dakigu
euskara eta erdara.
Otsailak 21
ospatzen da, hara,
ama hizkuntza asko
eta bat euskara.
(LH 6.E)
BOOKCROSSING-A ASKARTZAN
Gauza berriak daude
gure liburuetan,
Bookcrossing-eko lana
polita benetan.
Magia aurkitzen dugu
liburu horietan,
letren altxorra dugu
gure eskuetan.
(LH 6.B)
Hainbat libururekin
ahal da bidaiatu,
irakurritakoa
gero elkarbanatu.
Bookcrossin-era joan
liburua hartu,
liburua aldatu
ta denok gozatu!
(LH 6.F)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: