EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (V): GAUR EGUN (1990ETIK): ZERBITZU ARLOETAKOAK   EiTB-ek Txinan egindako Vascos por el Mundo (VXM: Shanghai eta Hong Kong) programak erakusten duen arabera, enpresekin batera iritsitakoak izan ezik, bere kasa lana aurkitu edo praktika ordainduak (bekak) lortu dituzten euskaldunak ere badaude, batez ere zerbitzu arloetan dihardutenak, hala nola, bankugintzan, gazteleraren irakaskuntzan eta futbolaren entrenamenduan. Lehenik, bankugintzari buruzko daturik ez dugu aurkitzen, baina ziurrenik Hongkongen izan daiteke euskal jatorriko banku-langileen p...