EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VIII): GAUR EGUN (1990ETIK): BEHIN-BEHINEKO BUKAERA   Beraz, 1990ko hamarkadatik, Txinara joandako euskaldunak batez ere enpresetako negoziodunak dira. 2000ko hamarkadatik, haien perfila gero eta anitzagoa da. Batzuk egonaldi laburrekoak (urte erdi baino gutxiago) dira, adibidez, kirolariak eta bidaiariak; batzuk egonaldi ertainekoak (urte erditik bi urtera), adibidez, gazteleraren irakasleak eta futbol entrenatzaileak; eta beste batzuk, berriz, egonaldi luzekoak (bi urte baino gehiago), hala nola, kazetariak eta bertan bizitzea erabakitzen duten...


EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VII): GAUR EGUN (1990ETIK): BESTELAKOAK: ARTISTAK, KIROLARIAK, KAZETARIAK, BIDAIARIAK...   Negoziodunak eta ikasleak izan ezik, gutxienez 2000ko hamarkadatik, Txinara joandako euskaldunen perfilak anitzagokoak dira: artistak, kirolariak, kazetariak, bidaiariak, ... Lehenik, artistei dagokienez, Beijing-en bizi zen Judas Arrietak, hondarribiar artistak, Goazen Txinara! beka-programa sortu zuen 2009an, EAEko artistak Txinara eramanez bertan lan egiteko. Laugarren ediziora (2012) arte, 12 euskal artista joan izan ziren bertara. Bigarrenik, nazioar...


EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VI): GAUR EGUN (1990ETIK): HELBURU AKADEMIKOEKIN JOANDAKOAK   Lan helburuak izan ezik, helburu akademikoak ere dituzte Txinara joandako euskaldun batzuek. Alde batetik, unibertsitateen arteko mugikortasun programek eta bekek euskal jatorriko ikasleak Txinan ikastea edo ikerketa egitea ahalbideratzen dute. Kasu honetan bi adibide nabarmen dauzkagu: Javier Telletxea nafarra, gaur egun soziologo bezala ari dena; eta Maialen Marín donostiarra, itzultzaile bezala ari dena; biak, gainera, Txinako unibertsitateetan irakaskuntzan edota ikerketan a...


EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (V): GAUR EGUN (1990ETIK): ZERBITZU ARLOETAKOAK   EiTB-ek Txinan egindako Vascos por el Mundo (VXM: Shanghai eta Hong Kong) programak erakusten duen arabera, enpresekin batera iritsitakoak izan ezik, bere kasa lana aurkitu edo praktika ordainduak (bekak) lortu dituzten euskaldunak ere badaude, batez ere zerbitzu arloetan dihardutenak, hala nola, bankugintzan, gazteleraren irakaskuntzan eta futbolaren entrenamenduan. Lehenik, bankugintzari buruzko daturik ez dugu aurkitzen, baina ziurrenik Hongkongen izan daiteke euskal jatorriko banku-langileen p...


EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (IV): GAUR EGUN (1990ETIK): EUSKAL ENPRESAK   2015ean argitaratutako artikulu batek zehazten duenez, urte horretarako, 187 euskal enpresa zeuden bertan, fabrikak, merkataritza-sozietateak eta zerbitzuetakoak barne, baina soilik Euskal Autonomia Erkidegoar (EAE) jatorrikoak kontuan hartuta. Adibide aipagarrietako batzuk Mondragon Korporazioa, Orbea, Forjas, Iraeta eta Ormazabal izan daitezke. Enpresa horiekin batera, ziurrenik euskal enpresari ugari iritsi da, egonaldi luze batean geratu beharko zena. Geografikoki, enpresetako gehienak Shanghai-n, ...


EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (III): GAUR EGUN (1990ETIK)   Txinako gobernuak 1970ko hamarkadaren amaieran baimendutako irekiera ekonomikoa zela medio, merkatu-ekonomia ekonomia planifikatua ordezkatzen hasi zen, atzerritar enpresa ugari erakarriz eta zerbitzuen ekonomia bultzatuz batez ere 1980ko hamarkadatik. Testuinguru honetan, 1990ko hamarkadatik eta batez ere 2000ko hamarkadatik, euskal jatorriko enpresak eta zerbitzu arloetako langileak agertzen hasi ziren Txinan, bankagintzakoak eta gazteleraren irakasleak barne. Halaber, azken urte hauetan Txinako gobernuak futbo...


EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (II): ARO MODEROAN (1550-1800)   Txinara joan izandako lehenengo euskalduna Frantzisko Xabierkoa (1506-1552) omen zen, nafar jatorriko jesuita. Japoniatik Shangchuan uharte txikira (Txinako hegoaldean) lehorreratu zen 1552an eta bertatik Txinako kontinentera sartu nahi zuen misioak aurrera eramateko. Hala ere, bertan gaixo egon eta hil zen urte bereko abenduaren 3an (Euskararen Eguna izango zena). 1575ean, Martin Arradakoa (1533-1578), agustindarra zena, Jeronimo Martin adiskidearekin Manila Espainiar Inperioaren koloniatik Quanzhou-ra (Txin...


EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN   Euskaldunek etxetik kanpora joateko historia luze bat dute. Aro Modernoko oinorde bakarraren ohitura eta lana bilatzeko beharragatik Gaztelara, Europara eta Ameriketara joan ziren. Gaur egun ere, euskal diasporak zortzigarren herrialdea sortu du. Txina beste helmuga bat da. Beste helmugekin -adibidez, Latinoamerikarekin- konparatuta, badirudi Ekialde urruneko herrialde hori ez dela hain erakargarria euskaldunentzat, baina badago euskaldunen presentzia, orain zein lehen. Izan ere, Ozeano Atlantiko bezala, XVI. mendetik Ozeano Barea euskaldun...


Sarrera

1
No profile photo Euskal Herria & Txina | 2019-07-15 20:19

SARRERA   Inguruko lagunek dioten arabera, gero eta gazte gehiago Euskal Herritik Ekialde urruneko herrialde batera, Txinara doaz, unibertsitateko mobilizazio programaren batean parte hartu edo bertan lana aurkitu dutelako. Fenomeno honek Txinari buruzko testuak idazteko asmoa piztu zait, Txinan dauden euskaldunen eta Txinarekiko interesa duen edonorentzat. Helburua oso sinplea da, eta bikoitza: hango gizartea, kultura, hizkuntza, bitxikeriak, berriak eta abar ezagutzera eramatea eta, Txinara iritsi berri diren euskaldunei bertako gizartean integratzea lagun liezazkieketen...