Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (VII)
EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VII): GAUR EGUN (1990ETIK): BESTELAKOAK: ARTISTAK, KIROLARIAK, KAZETARIAK, BIDAIARIAK...
Negoziodunak eta ikasleak izan ezik, gutxienez 2000ko hamarkadatik, Txinara joandako euskaldunen perfilak anitzagokoak dira: artistak, kirolariak, kazetariak, bidaiariak, ...
Lehenik, artistei dagokienez, Beijing-en bizi zen Judas Arrietak, hondarribiar artistak, Goazen Txinara! beka-programa sortu zuen 2009an, EAEko artistak Txinara eramanez bertan lan egiteko. Laugarren ediziora (2012) arte, 12 euskal artista joan izan ziren bertara.
Bigarrenik, nazioarteko jokoak gero eta sarriago antolatzen dira Txinan, testuinguru honetan euskal kirolariak ere agertzen dira bertan. Esate baterako, 2008ko Beijingeko Joko Olinpiarretan hainbat egon ziren, borroka libreko kirolari Maider Unda barne. 2018an, Euskal Herritik 6 sokatira talde joan ziren Txinara Sokatirako Munduko Txapelketan parte hartzera. 2019ko hasieran, Nahia Quincoces-ek Mendiko Eskiko Munduko Kopan parte hartu zuen, Txinako estazioan urrea irabaziz.
Hirugarrenik, Asiako berriak Espainia eta Euskal Herriko egunkarietan eta telebistan emateko, Txinako hiri handietan ezarrita daude euskal kazetari batzuk; horien artean, EiTBekoak (esaterako, Olatz Urkia, 2016tik egun arte) eta freelance moduan daudenak (hala nola, Zigor Aldama).
Laugarrenik, euskal bidaiariak munduko izkina guztietan uzten dute oinatza, kultura ezberdinak ezagutuz. Txina da haien helmuga turistikoetako bat, non Harresi Handia, Beijing-eko Hiri Debekatua, Xi'an-eko antzinako harresia, Chengdugo pandak eta abar aurkitzen diren.
Bosgarrenik baina inoiz ere azkenik, taldekako giro edo bisita ofizialak egiten dira Euskal Herritik Txinara (edo hemendik igarota), futbolariena, abeslariena eta gobernuenak barne: Real Sociedad futbol klubarena (2015), Eusko Jaurlaritzarena (2010), Nafarroako Gobernuarena (2018), Berri Txarrak musika taldearena (2018)...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: