Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (VIII)
EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (VIII): GAUR EGUN (1990ETIK): BEHIN-BEHINEKO BUKAERA
Beraz, 1990ko hamarkadatik, Txinara joandako euskaldunak batez ere enpresetako negoziodunak dira. 2000ko hamarkadatik, haien perfila gero eta anitzagoa da. Batzuk egonaldi laburrekoak (urte erdi baino gutxiago) dira, adibidez, kirolariak eta bidaiariak; batzuk egonaldi ertainekoak (urte erditik bi urtera), adibidez, gazteleraren irakasleak eta futbol entrenatzaileak; eta beste batzuk, berriz, egonaldi luzekoak (bi urte baino gehiago), hala nola, kazetariak eta bertan bizitzea erabakitzen dutenak. Ez dakigu gaur egun zenbat euskaldun dauden, ezta ere Wikipedia Entziklopediak (“hamar mila edo data barik”). Kokapenei dagokienez, badirudi gehienak hiri handietan eta hauen inguruan ezarrita daudela, hala nola, Beijingen, Tianjin-en, Hong Kongen, Guangzhoun, Shenzhen-en, Kunshan-en eta Shanghain. Azken hiri honetan, gainera, Txinako lehendabiziko Euskal Etxea sortu zen 2005ean, Txinako euskaldunen topagune gisa.
Hala eta guztiz ere, honako testu serie hau interneten argitaratzen den berri urrian oinarritzen denez, Txinara joandako euskaldunei buruzko informazio laburbildua baino ez da. Gainera, Iparraldeko euskaldunei buruzko datuak falta dira. Tira, momentuz seriezko testu hauek bukatutzat jotzen ditugu, txanpa ez luzatzeko eta informazio nabarmen berriak aurkitu arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: