Euskaldunak Txinara, lehen eta orain (IV)

No profile photo Euskal Herria & Txina | 2019-07-22 13:14

EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (IV): GAUR EGUN (1990ETIK): EUSKAL ENPRESAK

 

2015ean argitaratutako artikulu batek zehazten duenez, urte horretarako, 187 euskal enpresa zeuden bertan, fabrikak, merkataritza-sozietateak eta zerbitzuetakoak barne, baina soilik Euskal Autonomia Erkidegoar (EAE) jatorrikoak kontuan hartuta. Adibide aipagarrietako batzuk Mondragon Korporazioa, Orbea, Forjas, Iraeta eta Ormazabal izan daitezke. Enpresa horiekin batera, ziurrenik euskal enpresari ugari iritsi da, egonaldi luze batean geratu beharko zena. Geografikoki, enpresetako gehienak Shanghai-n, Jiangsu probintzian eta Beijing-en daude, hain zuzen, garapen ekonomiko eta kontzentrazio demografiko nabarmeneko zonaldeetan, non merkatu handia eta lan-esku ugari dauden.

Euskal enpresen presentzia 1990ko hamarkadatik agertzen hasi bazen ere, hurrengo hamarkada, hau da, XXI. mendearen lehen hamarkadatik hazten hasi zen. Izan ere, 2003an, Eusko Jaurlaritzaren Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial (SPRI) agentziak Shanghain ireki zuen ordezkaritza bulegoa, EAEko enpresen nazioartekotzea bultzatzeko Txinan. 2007an, Mondragon Korporazioak parke industriala inauguratu zuen Kunshan hirian, Shanghairen alboan eta Jiangsu probintzian. Kronologiari dagokionez, euskal enpresetako gehienak 2005 eta 2007 bitartean ezarritakoak dira, hain zuzen, 2008ko munduko krisi ekonomiko baino lehen eta EAE zein Txinako ekonomiaren hazkunde handiko urteetan.

Enpresa batzuek arrakastatsu atera dira; eta beste batzuk, aldiz, oztopoa aurkitu eta Txinatik atera izan behar izan dira. Hala eta guztiz ere, oro har, euskal enpresariek Euskal Herriaren eta Txinaren arteko harreman ekonomikoa aktiboki bultzatzen dutela esan daiteke. XVIII. mendearen amaieran, Manuel Agote (1755-1803) getariarrak Espainiar Inperioaren ekonomiaren zabalkuntzarako egin zuen lan. Orain, mende berriaren euskal enpresariek herri propioaren, hau da, Euskal Herriaren ekonomiaren zabalkuntzarako egiten dute lan.


Utzi iruzkina: