Euskaldunak Txinara, lehen eta orain
EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN
Euskaldunek etxetik kanpora joateko historia luze bat dute. Aro Modernoko oinorde bakarraren ohitura eta lana bilatzeko beharragatik Gaztelara, Europara eta Ameriketara joan ziren. Gaur egun ere, euskal diasporak zortzigarren herrialdea sortu du. Txina beste helmuga bat da. Beste helmugekin -adibidez, Latinoamerikarekin- konparatuta, badirudi Ekialde urruneko herrialde hori ez dela hain erakargarria euskaldunentzat, baina badago euskaldunen presentzia, orain zein lehen. Izan ere, Ozeano Atlantiko bezala, XVI. mendetik Ozeano Barea euskaldunen beste eszenatoki bat izaten zen, non euskal misiolariak, administratzaileak eta merkatariak egoten ziren. Gaur egunari erreparatuta, 1980 eta batez ere 1990ko hamarkadatik, Txinako eta munduko merkatu-ekonomiaren eta hirugarren sektorearen hazkundeak euskaldunak hara joatea bultzatzen du. Halaber, negoziodunak izan ezik, ikasleak, artistak, kirolariak, kazetariak eta abar ere badaude batez ere azken hogei urte hauetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: