Sarrera

No profile photo Euskal Herria & Txina | 2019-07-15 20:19
1

SARRERA

 

Inguruko lagunek dioten arabera, gero eta gazte gehiago Euskal Herritik Ekialde urruneko herrialde batera, Txinara doaz, unibertsitateko mobilizazio programaren batean parte hartu edo bertan lana aurkitu dutelako.

Fenomeno honek Txinari buruzko testuak idazteko asmoa piztu zait, Txinan dauden euskaldunen eta Txinarekiko interesa duen edonorentzat. Helburua oso sinplea da, eta bikoitza: hango gizartea, kultura, hizkuntza, bitxikeriak, berriak eta abar ezagutzera eramatea eta, Txinara iritsi berri diren euskaldunei bertako gizartean integratzea lagun liezazkieketen informazioak eskaintzea.

Helburu politak, baina... ez dakit zenbat eta noiz arte idatzi ahalko dudan, ezbaitut inolako jarraibide edo planifikaziorik. Esan beharra dago, gainera, ez naizela sinologoa; hortaz, ez sinetsi dena, jeje.

twitter: BlogakEus

2019-07-22 08:31 #1

Ongi etorri Blogak.eus komunitatera! Mila esker zure esperientzia gurekin partekatzeagatik. Animo eta indarra! ;)


Utzi iruzkina: