Alakrana itsasontziaren bahiketari lotutako gatazkan sortzen ari den egoera larri eta kezkagarriaren aurrean, ikusirik dagokien Gobernuek, enpresa armadoreen laguntza eta konplizitatearekin, kudeaketa ezin okerragoa egin dutela eta langileen-arrantzaleen bizia arriskuan dela, LABek ondokoa adierazi nahi du: 1.- Gure elkartasuna adierazi nahi diegu bai bahitutako Alakranako tripulazioari eta bai euren senitartekoei, zalantzaz eta kezkaz betetako egoera gogor honen aurrean. 2.- Somalia inguruko uretan lanean ari diren langile-arrantzale guztiei eta Seychellesetan (pertsonal armatua itsasontzi...