Kategoria: garitano
1917ko maiatzaren 10ean jaio zen Arredondon, Kantabriako ekialdean dagoen lurralde zoragarri batean. Ason ibaia ere bertan jaiotzen da. Oso leku berezia da bere lehenengo metroetan 70 metroko urjauzia sortzen duelako. Ason ibaiak oso bailara aldapatsua eta estua osatzen du. Mendizale, eskalatzaile eta espeleologoentzat leku aproposena, alegia. Bertako jendeak abeltzainak ziren batik bat. Ciprianoren familiak ere behiak, ahuntzak eta zaldiak hazten zituen. 4 anai-arreba zituen: Saturnino, Valeriano, Consuelo eta Manuela. Seme-alaben artean zaharrena izanda, berari zegokion haziendako lan ge...