Endesa-ren bi ezkongaien (Gas Natural eta E.On alemana) arteko lehiak eztabaida bizia piztu du europear txapeldun ala estatu txapeldun aukeren artean. Testuinguru honetan deigarria gertatu da Industri Kontseilari ohi bati euskal multinazionalak sortu behar direla entzutea. Mundu ekonomiari buruzko literaturan enpresa multinazionalak, -hobe transnazionalak- hainbat ezaugarriekin definitzen dira, hala nola: ekoizpen unitateak estatu ezberdinetan izatea; izaera plantanitza eta produktuanitza; industri antolaketan, langile zuzendaritzan, stock kudeaketan, marketingean teknika aurreratuenak erab...


            Geografiarekiko arduratsu joka dezaketen aktibazio guneen inguruan gabiltzala galdera adibide praktiko baten inguruan berformulatu daiteke. Hego Euskal Herrian 345 enpresa eta 48.000 lanpostu dituen autogintza auxiliarraren arloa fusio eta erosketa dinamikan murgilduta dago. PriceWaterhouse Coopers zerbitzu enpresaren arabera, 2010 urterako lehen mailako hornitzaileen kopurua gaurko mila enpresetatik 20-30 bitartera murriztuko da, eta bigarren mailako hornitzaileen artean (hemen kokatzen dira euskal enpresa gehienak) 10.000t...


            Volkswagenek Nafarroako faktoriari lan zama murrizteko neurriaz mehatxatzen du. Bizkaiko Metaleko patronalaren ordekariak bertako enpresei deslokalizazioa aholkatu die etorkizunerako apostu gisa. Espaniako Gobernuak kostu politikoak jasateko prest omen dago duela gutxirarte publikoa zen Endesaren erabaki zentrua Estatuan mantendu dadin, Gas Naturalaren erosketa lehenetsiz eta Alemaniako E.On aukera oztopatuz. Jean Lasalle diputatuak bost asteko gose greba egin du Toyal enpresa japoniarra Biarnotik ospa egin dezan saiesteko. ...