Datorren astean argitaratuko da, azkenik, Donostiarren laugarren diskoa. Beti bezala, Maukak argitaratuko du. Gero, oso oker ez banago, Durangoko Azokan (ahotsenean) joko dute abenduaren 7an, arratsaldeko 4retan. Hona hemen 7 kantu horiei buruzko xehetasun eta nondik norakoak.  Sakona, iradokitzailea eta sutsua da donostiarren laugarren lana. Landua eta modernoa, bere 7 kanten indarra eta kemena kontuan hartuta, dantzalekuan edo tabernan bolumen altuan entzuteko bereziki gomendagarriak dira. Baita, bestalde, etxean kaskoak jantzita detailerik txikiena harrapatzeko ere, noski. Ko...