Kategoria: euskal misiolariak
EUSKALDUNAK TXINARA, LEHEN ETA ORAIN (II): ARO MODEROAN (1550-1800) Txinara joan izandako lehenengo euskalduna Frantzisko Xabierkoa (1506-1552) omen zen, nafar jatorriko jesuita. Japoniatik Shangchuan uharte txikira (Txinako hegoaldean) lehorreratu zen 1552an eta bertatik Txinako kontinentera sartu nahi zuen misioak aurrera eramateko. Hala ere, bertan gaixo egon eta hil zen urte bereko abenduaren 3an (Euskararen Eguna izango zena). 1575ean, Martin Arradakoa (1533-1578), agustindarra zena, Jeronimo Martin adiskidearekin Manila Espainiar Inperioaren koloniatik Quanzhou-ra (Txin...